« Isilunearen zama | Euskal literaturaz »
Tundra / Igor Estankona / Susa, 2002
Plazerez tundran zehar Andolin Eguzkitza / Euskaldunon Egunkaria, 2002-12-03
Hiztegiek diote eskualde polarretako estepa-belardia dela tundra. Eta irudiak orduan amaigabekotasunezkoak dira, larre latz eta eskasekoak, eta hotza, berebiziko hotza. Eta halakoak, hain segur, sekulan ere ez naizelako orain gutxi arte tundran barrena ibili. Baina egunokaz ezagutu dudan tundra osterantzekoa izan da, gozoa, argia, bidezidorrez betea, eta bat ere laua ez, ibili naizen tundra Arratian baitauka sustraia, haran horretako Artean izan ere, hangoa da eta Igor Estankona, tundra berezi horren sortzailea. Hala baiteritzo Susarekin orain hilabete atera duen poemategiari.
Nik neuk beti pentsatu dut poema-sorta baten hiruzpalau olerki on aurkituz gero, sorta hori arrakastatsutzat jo daitekeela, bestela eman arren ez baita erraz esangurakor, ireki eta zirraragarri gerta daitekeen poemarik idaztea. Horregatik gertatzen zaizu egundokoa poema-bilduma bat, behin eta berriro zimiko egiten dizuna, baina poza eta betetasunezko sastadez, Eliot-ek zioen bezala, mundua beste modu batez ikusteko eta ezagutzeko aukera etengabe ematen dizuna, eta inoiz irudikatu ez duzun eran gauzak begiratzeko parada agertzen. Eta halakoa da Igor Estankonak eskaini digun Tundra liburua: liburu aberatsa, betea, behin eta berriro ustekabean uzten zaituena. Olerki batean bai, eta hurrengoan ere bai, halako eretiez gozarazten dizuna. Zeintzuk liburuek —ez poemek— sortu didaten tamaina bereko plazera pentsatzeko ahaleginetan, gutxi heldu zaizkit burura, eta bat behintzat zalantzagabekoa Luis Berrizbeitiaren Eremu karroinduak.
Izan dadin herri-literaturaren murmurioa dakarkizuten poemak, hala nola Norabidea gara izenekoak, non Lekukoa-k eta Ezjakina-k erritmo perfektuarekin hodeiertzean amaituko edo den bizitzan aurrera egitea besterik ez dagoela agerian uzten dizuten. Izan dadin ondoan agertzen den Bigarren forma deritzon poema betegarria. Zeren zer esan daiteke Ulises-en istorioa ostera ere kontatzen duen olerkiaz, baina zantzu berriak eskaintzen dizkizunaz? Edo Luisa Bilbaok, beraren izeko zenak, Mari ikusi zuen gertakaria kontatzen duenaz, “azunbre bat burdinazko elai dabilen [bitartean] teilatupean”? Edo “neguan haritza tximiniatik gora basora itzultzen den bezala,… zeruari kupula deitzea erabaki” eta berton dagoela diotsun poetaz?
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi