« Baionak ez daki | Bill Douglassen autotopografiaz »
Babeserako kopia / Goizalde Landabaso / Elkar, 2015
Nitasuna Javier Rojo / El Correo, 2015-11-14
Azken bolada honetan ikusi dugu nola idazle askok poesia beren nitasunaren adierazpide moduan erabiltzen duten. Eta halaxe gertatzen da Goizalde Landabasoren “Babeserako kopia” izenburuko idazlan honekin. Ildo honetan kokatzen den literaturan idazleak (poeta) eta testutik mintzo den subjektu poetikoak (testu barruko nitasunaren jabea) bat egiten dutela dirudi, edo bien arteko identifikazioa bilatzen dela behintzat esan daiteke. Era sinple baten esateko, poetak bere buruaz hitz egiten du, bere sentimenduak azaltzen ditu, bere esperientziak jartzen ditu erdigunean. Pessoaren poetaren irudiaren kontrakoa alegia. Gauza hauek kontuan hartuta, Landabasoren poema liburuan lehenengo pertsonan hitz egiten duen ahots hori gauza guztien gainetik nabarmentzen dela ohartuko da irakurlea. Eta ahots hori poetaren beraren ahotsa da. Liburuan argitaratu diren testu guztietan sentimendu bat nabarmentzen da, arroztasun sentimendua. Badirudi lubaki bat aurkezten dela subjektuaren eta munduaren artean eta subjektuak ez du mundu hori beretzat hartzen. Erromantizismoan aurkitu ohi den planteamendua da hau, existentzialismo ttantta batzuekin zipriztindua. Izan ere, irabazleen neurrian eraikitako mundu batean subjektuak galtzaileen bidetik abiatzen dela sentitzen du. Egoera honetan ez da arraroa paradoxarako joera. Bestaldetik, identitatearen ardura erakusten duen poesia baten aurrean gaude hemen, zeren poetak bere benetako izaera zein den bilatzen baitu introspekzioaren bidez. Heriotzaren gaia ere agertzen da noizean behin. Nitasunaren adierazpidean oinarritzen da poema liburu hau, baina hori egiten duten beste liburu askotan ez bezala, elaborazio poetiko handia aurkitzen dugu hemen, idazleak, sentimenduak adierazteaz gain, poema liburua idazten ari dela ahaztu ez duen seinalea.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi