kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Orube abandonatuak / Garazi Kamio / Elkar, 2014

Etzanarazitako argazkiak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2015-11-08

Mario, Miren eta Maider dira Garazi Kamioren bigarren lanaren protagonistak eta eleberri honetako ardatzak. Hiru pertsonaia, hiru esperientzia, hiru belaunaldi. Baina aldi berean, partekatutako hainbat kontu dituzte. Hirurek izan dute bere bizitzan norabide aldaketa bortitza. Horren ondorioz haien ingurukoak urrun dituzte. Hori dela eta, higuina, beldurra eta antsietatea ohiko eta arrunt bilakatu zaie, eztarrian gora edo bizkarrezurretik gora agertzen zaizkie, nahi baino gehiagotan.

Oso baliabide urri eta xumeekin eraiki du Kamiok nobela hau, hala ere, honen efektua handia da, irakurri ostean zurekin geratzen den horietakoa. Biluzia eta zuzena da bere prosa, pertsonaiek, egoerek eta irudiek hartzen dute pisua eta esangura ematen diote narrazioari. Mario, Miren eta Maiderren istorioak elkarrekin tartekatuta kontatuko dizkigu, modu linealean eta artifiziorik gabe. Haien pasio eta gorabeheren testigu bihurtuko gaitu, haien miseriaren voyeur, akaso haien patuaren erantzule ere bai.

Bazterretara begira jartzen gaitu egileak lan honetan, eta honen harira, duela gutxi zendu zen Eduardo Galeanoren Los nadies poema etorri zaigu burura: “…historia unibertsalean agertzen ez direnak, baizik eta herri aldizkarietako gertakarien atalean…” direlako. Outsiderrak, loserrak, subalternoak dira zentrora ekarriak. Mendebaldeko kultura garaikidearen hiru arotako adibideak ekarri dizkigu, “jarraitu beharreko bidetik” desbideratu direnak agerian jarriz.

Egilearen lehen lanarekin, Beste norbaiten zapatak ipuin bildumarekin, joan etorriak ditu Kamioren bigarren lan honek: egunerokotasunaren iluntasun eta isiltasunei erreparatzen die, hausturak jasandako pertsonak ditugu orriotan, horri buelta emango dioten zain gaude irakurri bitartean, haien ezintasun eta oztopoak banan-banan ezagutuz. Baina hemengo tonua motelagoa da, goibelagoa, agertzen diren irribarreak antzeztuak baitira, bestelakorik ez dago.

Inoiz sentitu duzue kalera irten eta “inor eta inork ikusterik nahi” ez izatea? Zuen burua ispiluan ikusteko erreparorik? Zuen bizitza orube abandonatu bihurtzen ari den susmorik? Hori da liburu honek erakutsi diguna. Hasierako Joseba Sarrionandiaren aipuak islatzen du testuaren mamia: “Exilio é se esconder num armário con medo de que alguém o abra e com medo de que nehum o abra”. Finean, “etzanarazitako argazkiei” buelta emango diezue hor nor dagoen eta zergatik dagoen ezkutuan jakiteko, liburu hau eskuartean hartzen baduzue.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak