« Protestaren arkitektura | Gainbehera harilkatuak »
Ordaina / Philip K. Dick (Aritz Gorrotxategi) / Meettok, 2015
Ordaina Igor Elordui / Aizu!, 2015-11
Gauzak argi: ez naiz literatur kritikaria eta hau ez da liburu kritika bat. Ez ohiko eran, behintzat. Nekez topatuko duzu txoko honetan, irakurle, liburu hau edo beste irakurtzea merezi ez duela adieraziko duen pasarterik. Zergatik? Bada, euskaraz irakurtzera bultzatu gura dugulako, ez kontrakoa; eta ez naizelako ni ohiko kritikoa. Jakina, liburuak hori kontuan hartuta aukeratzen ditugu.
Aurrekoa esanda, aitortu behar dut inoiz baino errazagoa egin zaidala irakurritakoaren “apologia” egitea. Horrela, gordinean, euskaraz irakurri dudan lehen zientzia fikziozko liburua izan dela uste dut, eta asko gustatu zait. Gozatu egin dut Ordaina ipuin bilduma irakurtzen. Ba al dago hori baino kritika hoberik?
Hori gutxi ez eta liburua diptiko batez lagunduta dator: Iban Zalduaren “Hamaika arrazoi Philip K. Dick (euskaraz) irakurtzeko”. Bide batez, Zalduarena da hitzaurrea ere. Neure egiten ditut Ordaina irakurtzeko ematen dituen arrazoietako batzuk, apologia osatze aldera:
Zientzia fikzioa gustatzen zaizulako; edo, ez bazaizu gustatzen, Dickek zentzu filosofiko eta hausnartzailearekin idazten duelako. Euskaraz zientzia fikziozko liburu asko ez dagoelako. Bere lanetan oinarritutako filmak ikusi dituzulako; edo ez dituzulako ikusi: Total Recall, Screamers, Impostor, Minority Report, Paycheck… Horiek guztiak bilduma honetan aurkituko dituzu. Badago arrazoi gehiago, baina hobe norberak deskubritzea, ezta?
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro