« Saizarbitoriaz | Gogoa kartzelara ihesi »
Back to Leizarraga / Kepa Altonaga / Pamiela, 2015
Neogarbizaleberiaren kalteez Ibon Egaña / Deia, 2015-10-17
Saiakerek gurean ohi dutena baino oihartzun handixeagoa izan du Kepa Altonagaren Back to Leizarraga lan dibulgatiboak. Liburua amaituta, ulergarri egiten zaizkio irakurleari oihartzunaren zergatiak, liburuak bai baititu dibulgazio-saio on baten ezaugarri guztiak: eztabaida-eragile izateko asmoa, erudizioaren eta dibulgazioaren arteko oreka lortua, idazkera eta estilo literarioa eta diziplina ugariren artean hariak josteko trebezia.
Gaiak ere badu, jakina, zerikusirik. Euskaldunon artean bestela ezin, hizkuntza bera, euskara du hizpide eta, zehatzago esanda, gaur egun ere euskaran bizirik dirauen garbizalekeriak zehaztasun terminologikoari eta espresiboari dakarzkion kalteak. Garbizalekeria iraganekotzat izan dugu eta dugu euskaldun askok; Altonagarena argigarria, uneka asaldagarria gertatu zait niri, hain zuzen, joandakotzat genuen joera baten arrastoa orain ere zein luzea den begi aurrean jarri didalako. Ziurrenik liburuko tesia ez da berria eta han-hemenka entzun eta irakurri ditugu antzerako iritziak; gutxitan, ordea, Back to Leizarraga-n bezain argi, adibide zehatzez hornituta eta argudio sendoak eskainita.
Haserrea eragin zioten Xabier Amurizaren 1982ko hitzekin hasi (non esaten baitzuen ez zitzaiola idaztea gustatzen, are gutxiago irakurtzea) eta bere egiten dituen Amurizaren 2012ko kezkekin ixten du liburua Altonagak. Bien arteko gainontzeko 14 kapitulu laburretan zehar, berriz, askotariko iturriak, anekdotak, argudioak eta adibideak ekartzen ditu hizpidera egileak, guztiak ere hari argumental sendo baten inguruan josiak. Euskal literaturaren historiara jotzen du tarteka, literatura unibertsaleko lanen itzulpenetara bestetan, baina baita zientzia-dibulgazioko lanetara eta haien itzulpenetara behin eta berriro. Bidean, Altonagaren aspaldiko lagunekin ere egingo du topo irakurleak (Jean Etxepare, Armand David, Darwin).
Hizkuntzagatiko kezkaz badihardu ere, ez da Altonagarena filologo baten lana, eta horrek ere egiten du interesgarri. Idazlearen formazioak (biologoa eta literaturzalea) gero eta bakanagoa den kulturaren ikuspegi zabal baten oihartzunak dakartza liburura eta, bestetik, hizkuntzaren auzira ere zientzialariaren ikuspegitik hurbiltzen da. EHUko ZIO bildumako itzulpenei egiten dien kritika, kasurako, zientziara filologiatik eta filologiara zientziatik hurbiltzen direnen arteko talka baten kronika ere bada.
Erudizio-asmoetatik urrun, irakurleari parez pare hitz egiten dio Altonagak, eta estilo zuzen, bizi, ironiko eta jostaria lagun, arrapaladan darama hasieratik bukaeraraino. Horregatik lortu du ziurrenik gisako beste lan batzuek baino oihartzun handiagoa lanak. Baina liburuaren harrera onak ere zer pentsa ematen du. Hainbat irakurle prest bagaude Altonagaren tesiak onartzeko, zergatik ez dute islarik ondoren euskarazko prosan? Garbizalekeriaren besoak uste baino luzeagoak ote dira, erauzten uste baino nekezagoak?
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro