kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Literatura hiztegi tekniko laburra / Karlos Linazasoro / Elkar, 2015

Domaia da eta ez da Aritz Galarraga / Deia, 2015-09-05

“Izkiria ezazu hiztegi propio bat, azken plazeretako bat da”. Aipu horrekin irekitzen da Joseba Sarrionandiaren Hitzen ondoeza. Hiztegi propio haren aldean, Karlos Linazasororen hau ez da definizioen hiztegi bat zehatz. Aurkezpen oharretik: aipatzen dira literatur genero eta azpigeneroak (ipuin, antzerki, mikroipuin), erretorika eta metrika arloko terminoak (anafora, metonimia, hiperbatoi), molde metriko askotarikoak (soneto, kopla, serbentesio). Nahiz gero ez den aipatzen serbentesiorik. Eta ez idazlearen irudimenak sorturiko terminoa dirudielako. Halakorik badago hemen: musuen eta aforismoen arteko harremanetik sortzen den hibridazioa, adibidez, musurismoa, edota kontrazaleko aupamen bikaina. Bada bestelako hitztripurik ere: “Ikus ditzagun hamar adagio” esaten zaigu, eta gero dira hamaika. Eta ez dakizu akats diren, edo idazleak barruraino sartu dizkizunak —segur aski bigarrenetarik—. Baina, harira: aipatzen dira horiek guztiak eta ez da definizioen hiztegi bat, ez bada termino horien guztien adibideak biltzen dituena. Eta domaia da neurri batean, genero aproposa baitirudi definiziogintzak idazlearentzat. Hala erakusten du liburu honetan bertan, adibidez pleonasmoari dagokion sarreran: “Sarri askotan, pleonasmo eta orgasmo hitzak nahasten dira, batez ere euskaltzain, hizkuntzalari eta Real akademikoen artean”. Baina neurri batean ez da domaia, definizio hiztegiak ugariago ditugulako —urrutira gabe Sarrirena—, eta etsenpluenak urri. Akaso Euskaltzaindiaren Literatur terminoen hiztegia sartuko luke Linazasorok bigarren multzoan. Ez alferrik, behin baino gehiagotan jartzen baitu jomugan. Aurkezpen oharrean aipamena, definizioren batean erreferentzia —“Argiago edo hobeto azal zitekeen, baina horretantxe utziko dugu”—, adibideren batean ohartxoa —“Guk, haiek ez baitakite egiten”—, orobat egurra. Eskerrak Euskaltzaindiakoaren seme-alabatzat duen Linazasorok berea.

Domaia da eta ez da, beraz, adibidegintzan ari denean ere ari baita tarteka definiziogintzan. Askoz interesgarriagoa egin zait hartara Poesia sarrera baino —poematxo bat— Poetika hitzari dagokiona —goitik behera ikastekoa; sarrera horregatik bakarrik merezi du liburuak—. Nahiz fikzio hutsezko pasarteen artean ere une gogoangarriak aurki daitezkeen, esaterako, zentauro txikitero ez-abertzalearekin. Baina beste batzuetan faltan izan dut definizioan gehiago sakondu ez izana, esaterako, haur literaturari eskainitakoan.

Tira, ez dakit gehiegi axola duen ere. Azken batean hiztegia, definizio edo adibideena, aitzakia baita Linazasororentzat aske uzteko bere deabru guztiak, jaulkitzeko bere gai bere gintza bere umore guztiak, goitikatzeko bere bizio, bere erudizio, bere zera guztiak. Konpendio baten aurrean gaude. Kontrazaleko aupamenean esaten den bezala, Linazasororen obra gorena izan daitekeena. Orain artekoen artean behintzat bai. Ez dizkiot irakurri den-denak, aitortuko dut, hain da idazle prolifiko, barka, langilea. Baina irakurri dizkiodanen artean —eta ez dira gutxi—, zalantzarik ez da.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak