« Aberasteko modukoa | ‘Concerte pour le main gauche’ »
Orain hilak ditugu / Karmele Jaio / Elkar, 2015
Sentimenduen adierazpena Javier Rojo / El Correo, 2015-09-19
Karmele Jaio, narraziogintzan duen kalitatearen frogak utzi ondoren, poesian ere hasi da. Idazlearentzat berria (berria plazara begira, behintzat) den esparru honetan agertzen den lehenengo emaitzak “Orain hilak ditugu” du izenburua. Artifizio poetiko handirik gabeko poema batzuen bidez, “ni” batekin identifikatutako subjektu poetikoa helduaroan kokaturik gaertzen da. Baina helduaroan egotearena adin kontu bat baino zerbait gehiago da, jarrera bat, non munduaren problematizazioa nabarmentzen baita. Gaztaroko ilusioak eta itxaropenak alde batera utzita, errealitate gordinarekin topo egiten du subjektu horrek, eta talka horretan nabarmentzen da mundua ez dela behin amestu bezalakoa. Ikuspuntu honetan, garrantzi handia du heriotzaren presentziak, pertsonen bizitzan gero eta agerpen handiagoa duen osagaia den aldetik. Subjektu poetikoak sentitzen duena adieraztea dute helburu poema hauek, halako eran non sentimenduen adierazpena beste edozein gauzaren gainetik nabarmentzen baita. Eta horretarako, idazleak hurbilen daukan mundura jotzen du. Esan daiteke liburu honen oinarrian gauza txikien estetika dagoela.
Honelako osagaiekin normala da poema liburu honek tonu melankoliko eta intimista edukitzea, mundua leiho lausotu baten beste aldetik bezala begiratzen da-eta.
Karmele Jaiok narraziogintzan erakutsi du bere trebetasuna, eta, liburu honen bidez, beste literatur bide batzuk zabaldu nahi dituela esan daiteke. Poemak egiteko euskarri nagusi moduan bere sentimenduak diruditenak erabili ditu idazleak. Baina iruditzen zait sentimenduak adieraztea ez dela nahikoa poesia egiteko, nitasun horren gain zerbait gehiago behar dela.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi