kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Poemas naufragos / Askoren artean (Joseba Sarrionandia) / Susa, 1991

Aberasteko modukoa Aritz Galarraga / Argia, 2015-09-13

Galegotik “gehiegi” itzultzen zen garaikoa da argitarapena: 1991ko maiatza. Zehatzago, maiatzaren 17a, Día das Letras Galegas. Urtero, data horrekin, ospatzen baita egile galegoen eguna, gogoratuz Rosalía de Castrok 1863koan argitaratu zuela Cantares gallegos famako hura. Zentra gaitezen gurean: Poemas naufragos: galegoz heldutako poemak. Susa literatura aldizkariaren 27. zenbakiarekin liburuki bat opari. Joseba Sarrionandiak kartzelan itzulitako poemak. Xosé Estévez eta Iñigo Aranbarrik jatorrizkoak aurkitu eta egile bakoitzaren fitxa txiki bat daraman edizioa prestatu. Eta Koldo Izagirreren sarrera. Elebiduna dena, galegoz eta euskaraz. Zortzi poeta, hamasei poema guztira.

Poetak dira: Manoel Antonio, Luis Amado Carballo, Alvaro Cunqueiro, Aquilino Iglesia Alvariño, Luis Pimentel, Luis Seoane, Celso Emilio Ferreiro, Manuel María. Salbuespen batzuekin (adibidez Cunqueiro, Literatura unibertsalean!), euskaraz hemen baino ez dauden poetak. Noski, denak gizonezkoak. Baina ez da antologia honek islatzen duen arazoa soilik. Urtero, maiatzaren 17ko datarekin, berritzen da polemika. Día das Letras Galegas, berrogeita hamar ediziotik gora, eta hiru dira emakume omenduak: Rosalía de Castro bera, noski, itsusia litzateke bestela. Francisca Herrera Garrido, 1987an. Eta 2007an María Mariño —bide batez, Euskal Herriarekin harremana izan zuen idazlea—. Antologiako zortziak omendu dituzte jada (tira, Manuel María izango da 2016ko idazlea). Eta poesia galegoarekiko interesa agertu duten poeten —Gabriel Aresti, Koldo Izagirre, Itxaro Bordaren— sator-lana aitortuta —Iratxe Retolazaren terminoa erabiltzeagatik—, ez ote den lagina, kanona aberasteko ordua. Antologiako zortzi klasikoen aldean, ez ote luketen Luisa Villalta, Xela Arias gisako klasikoek beharko, bizirik daudenen artean Chus Pato, are gazteagoa María do Cebreiro ez ote genituzkeen gehituko. Bestela antologia beharrezkoa baita, Poeta katalan garaikideak haren ildokoa. Kontua ez baita orain arte egindakoa deuseztatzea —egindako gutxia deuseztatzeko gaude ba—, ez bada errebisatu, zabaldu, hobetzea —eta ari gara, ez soilik genero, beste norabide batzuetan ere: Lois Pereiroren euskaratzea adibide—.

Inoiz irakurri izan dut, auskalo non, nori —ze autoritate moduri—, beste generoen aldean poesia garatua duen literatura —eta auskalo zer den hori— literatura azpigaratua dela —eta auskalo zer den hori ere—. Galegoena ikusita, gehiago iruditzen zait niri literatura baten bizitasunaren erakusgarri. Ekarpen berriekin etenik gabe aberasteko modukoa, beti ere.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak