« “Elorri” | “Bide-giroak” »
Euskeraren berri onak / Agustin Kardaberaz / Auspoa, 1964
Euskeraren berri onak Luis Mitxelena / Egan, 1964
Aita Cardaberaz hiztun erraz eta ugari agertzen zaigu utzi zizkigun liburu guzietan. Ez zen hain garbia edo, dirudienez, garbitasunak ez zion Aita Mendibururi adina axola.
Liburu horien artean, ordea, bat da berezia eta berezitasun hori dela bide arras ezaguna: Euskeraren berri onak deritzana eta Auspoak orain berriro, laugarren aldiz, argitara duena.
Gaia du berezia liburu horrek, gainerako guztiak erlijiozkoak baitira eta hau bakarrik bestelakoa, euskararen berri emateko eta euskaraz ongi mintzatzeko eta idazteko egina. Eta horri eskerrak franko gauza ikas dezakegu gure hizkuntzaren garai hartako izaeraz eta egoeraz.
Liburu horrekin batean, lehen argitaraldian 63 orrialde besterik ez zituen liburuxka baita, beste bat argitara du Auspoak: Aita Agustin Cardaberaz Jaincoaren serbitzari andiaren berri laburrac izenarekin, apaiz batec, euskaraz eman zuena Durangon, Elosurenean, 1908garren urtean. Ederki baino ederkiago dator, beraz, Cardaberazen obrarik ezagunenetariko honekin batean egilearen bizitzaren berri ere ikas dezagun. Ez baitugu haren lanik ulertuko zer nolako gogoak eta asmoak eragiten zion ez badakigu.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi