« “Txirrita” | Senpere-n gertatua »
Elorri / Bitoriano Gandiaga / EFA, 1962
“Elorri” Basabil / Olerti, 1963-07
Arantzazu dala-ta, barriro be euskal-literaturatxoa zorionez daukagu. Beñola Errodrigotxu’ri Andra Maria agertu ei-yakon arantza-ganean, txori kantari barri bat agertu ta jarri da egundoko txinta-ots zolian. Zer ete dau Arantzazu’k, Euskalerriko txoko maite onek?
“Zuk zer dezu, Arantzazu,
ames-kabi, eder-leku?
Euskalerria oso osorik
kantari dijoakizu.”
Antxiña eztala, Aita Mitxelena etorri zan Arantzazu’ra kantari bere “Arantzazu” poema sendoaz; eta aren otsak ixildu baño len, ona non yatorkun Aita Gandiaga, ameskabi ta eder-leku “ori” kanta-gaitzat arturik, beste poema bat eskintzen. Eta benetan ames ederrik eragin eta kantu biotz-berogarririk ondu-azo deutsoz leku orrek olerkari gazte oni. Egilleak jarri deutsen izenez, “poematxuak” dira. Baña poematxuok, guztiak batean arturik, poema andiagoa bat osatzen dabela esan lei. Eta Arantzazu’n sortu da ta Arantzazu dau kanta-gai: Olerkariaren biotzbegietako Arantzazu daukagu emen: bertako bazter, bertako ikuskizun eta soñu, bertako Ama ta bertako Amaren magalpeko praille-bizitza, dana olerkariak bizi izan dauan lez, dana bere biotz eta irudimenak mee irazirik. Egilleak berak autortzen dauan lez, Arantzazu’k bere biotzean “sortu dituan dardar eta barru ikaraen otsa” enizun-azo nai deusku liburu onetan. Orregaitik, bertso oneik egillearen barrea erakusten deuskue. Asistarraren seme jatorraren barrua. Asis’tarrak lez, Aita Gandiaga’k bere, izadi guztia dau maite, izadiko gauza guztiak ditu anai: guztiekaz diardu izketa gozoan, eta gauza bakotzak dakartso bere erantzuna: “iturri menditarrak”, edur zuri “otz garbiaren axuri” orrek, “xirimiri txankameiak”, edo tellaturik tellatu urduri ta barritsu dabillen “txoritxu buztangorriak”. Txoriak euren goizaldeko “erromerietan” zer diñuen ba-daki. Begiak inguruetako ikusgarriz beterik eta belarriak basoko oiartzunez durunduan dituela, zugaizpetan, bideetan zear edo basoan gora ta bera, beti amesetan beti gogo-auznarrean dabil, eta gogoaren ekin au bertso biurtu yako. Zertzuk ez deutsoz esaten bere gogoari “ardien ule malutak”, edo sasiganean betiko leloaz “trak-trak-trak” diarduan otatxoriak, edo udabarriko loraldiak, edo udagoyeneko orri-yauste ta orbelak!
Baña, zertzuk ez deutsoz esaten, batez be, bein loratsu ta bein adar-igarrik ikusi dauan atxarteko elorriak. Au da liburuari izena ta batasuna damotson irudia. Bere lore ta arantzakaz, bere loratze-igartze orregaz, ¿ez ete da biziaren ispillu eta antz-irudi? Olerkari onek bere biziko izar eta ispillu dau danen ganetik, elorriaren lorarik ederrena, Arantzazu’ko Ama. “Arantzan zu”?
“Baña, Andranea, elorrian zu,
zeruetako distira?
Zer zala zio eratsi ziñan
arantz gogorren erdira?
Jesus kurtzean legezik
ete ziñan etorri sasira,
miñen bearra gengian ikas
zeure miñeri begira?”
Bai, Arantzazu’ko Ama izan daue olerkari onek bere biziko izar. Ama orrek erakutsirik artu dau Jainkoaren bide berezia. Arantza-ganeko Ama orrek argiturik ikasi dau bizi-legea; poz eta samin, bake ta burruka, “naikun biren soka-tira”, arantza eta lore. Atxarte ta ganbarru aretan ikasi dau “malkoak meza egiten” eta beti goruntz ekin eta begiratzen:
“Atxeeta mendiz inguratuta
atx eta mendi goi-gurez,
gora begitu bearrik nago,
urrun begitu bearrez.
Goruntz ta zabal azia nozu
pago alaiak legez.
Nire jo-muga goietan dago,
izarren altzo artantxe.
Nire gogoa, goiko aidean,
izarren argi tartean,
mundu barri bat egosten dago
bere gurari-labean.”
Eta eskerronez gorgoratzen eta bere bertsotaratzen ditu egilleak, Ama zeruko orren oiñetan eta elorriaren geizpetan izan dituan mesede, egin dituan ames eta erabilli dituan kezka, joan eta barru-burrukak. Onelantxe olerkariaren ispillu bat daukagu poema onetan, bere irudi maitagarri bat damoskula, Jainkoari eta gizonai, izadi osoari maitasunez gañezka.
Asmoz, gogoaren asegarri izateko moduan asmauta dakusgu A. Gandiaga’ren bertso-liburu au. Atsegiñez doaz ikuskizun barri maitagarriak aurrean dituezala. Asmoz, ederto asmaurik dagoz.
Egikereari jagokonez, esakerearen aldetik, nire eritxiz, ba-dau Gandiaga’k, bertsoaz zerbait leundu bearrik. Latztxoak dira sarritan bere bertsoak. Laztasuntxoa ori kendu al baleu, gozatuko al baleu, ba-dau gaitasunik gure olerkarien artean gorengo maillak jo ta bertso lan are ederragorik eta gogo-asegarriagorik egiteko. Alan izan dedilla, eta zorionak aurretiaz, A. Gandiaga
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray
Asier Urkiza
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Nagore Fernandez
Bisita
Mikel Pagadi
Jon Jimenez
Hamlet
William Shakespeare
Aritz Galarraga
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Hasier Rekondo
Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria
Jon Martin-Etxebeste
Dimisioa
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Hetero
Uxue Alberdi
Irati Majuelo
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Amaia Alvarez Uria
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Patxi Larrion
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro