« “Elorri” | “Bide-giroak” »
Senpere-n gertatua / Piarres Larzabal / Auspoa, 1964
Senpere-n gertatua Luis Mitxelena / Egan, 1964
Larzabal apaiz jaunaren izena ongi ezaguna da gure artean, eta merezi onez ezaguna, bere teatro lanei eskerrak. Bere antzerkiak, besterenak ez bezala, herrikoiak eta ikasiak baitira, jende landu eta jende arruntarentzat eginak.
Maiz ikusiak eta txalotuak izan dira, bai Bidasoaz alde honetako euskaldunen artean ere, bere lanak, eta horietan ezagunenetako bat da noski orain Auspoak argitara dakarren Senpere-n gertatua deritzan hau. Suspense gehiegirik gabeko gizon-hiltzea, lehen hitzek salatzen baitute egilea, baina arimen barrunbean ekaitz eta zurrunbiloak sortzen dituena.
Gauza jakina da, sarri esaten ez bada ere, Larzabal deritzan langile purrukatu hori zabar xamarra dela, zabarra eta utzia, bere teatrolanak inprentara eramaten. Zabarkeriaren erremedioa orain aurkitu du, horratik, horrenbeste euskal ondasun biltzen eta bildu ahala barreiatzen ari zaigun Auspoa-n lehen ere Iru ziren eta Herriko bozak argitara zituen bilduman. Ikus EGAN 1962, 306-307 orr.
Sempere’n gertatua Lapurdiko eta Gipuzkoako euskeraz agertu da, eta gipuzkeraz moldatu duena Aita Luis Villasante Euskaltzaindikoa dugu. Aurki ote daiteke antolatzaile hoberik?
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez