kritiken hemeroteka

8.412 kritika

« | »

Bide-giroak / Luis Mari Mujika / Sendoa, 1963

“Bide-giroak” A. Onaindia / Olerti, 1964-01

Ona Luix Mari Muxika’ren olerki liburua; eztago neurtitzez idatzia, baiña oso olerkitsua dugu. Arnas berriz gaiñezka datorkigu lendik ere gure aldizkarian ezaguna dugun gazte au. Liburua bera ezta edonolan egiña, ta bere izkuntza arnasa ta gogo berriz kemendu nai du asieratik azkeneraiño.

Bide-giroak! Begi-ernai bidez dabillela susmatu ta nabari izandako barren-giroak? Orixe! Bitarikoa, barrenkoia ta izadian eurrez ereindakoa dugu olertia. Azken gizaldiotan olerkari sail bi ikusten ditugu batez ere munduko literaturan: batzuk, Espaiña’n Espronceda, Prantzi’n Musset, Ingiaterra’n Byron eta gure artean Arrese-Beitia bezela, edatu, txundiotsu ta jaiki jardunak dira, ta olerki apain jantzia dugu auena. Beste batzuk, askotaz errikoiago, labur, azal errez, eutsi ta tati, aria jo ta durundi gozoan dardaraz gelditu dabiltza; badaezpadako zer bat, ego-ikutu ariña, musika ixil ostendua, biotz-jario ezarizkoa, pentsamentuaren zalantza, eguzkiak sartzerakoan bezain argi illunkoia; guzti au albait eta errikoien esan eta adierazirik. Bigarren joera au da, gaur ere, bizi-bizi dabillena, naiz ainbat bide-kurutze izan bere barruti eun kolorezkoan.

Gure olerkari gaztea ere bigarren bidetik dabil; izadian ditu bidez doala makiña bat edergai; guztiok dardaratzen diote anima barrua, ta bere gogo-zirkiñen ego-ikutuak dira liburuan itsatsita labur ta zalu utzi dizkigunak. Gogo-dardarok, alaere, bertsoz adierazi ba’litu, obeto legokezan, azai apaiñak ere asko esan nai du-ta.

Iñundik ere bide barri-zaleak gera, iñorenarekin bat etorri ezinak noski. Muxika’k ere, Bide ta giro, arnasa ta asmo berriz lilluratu nai izan digu bere poema. Asmotsu baitira gazteak, beraien jardun leialak txalotzea komeni zaigu: geroa berena dute. Zarrok azia utzi bear diegu, bere garaian erne, azi ta garatu dedin. Betoz ondoren gazte-saillak, bekoki-lerden.

Jomuga berezia erabilli du Muxika’k bere poema osatzerakoan; gogakia ta gaikia (izpiritua ta lurra) batean korapillatu nai izan ditu. Kristo, izan ere, Gogo-uts zalarik, gaiaz jantzi zan Gizon egitean. “Poema —dio egilleak— Jainkoa gertuagoten duen alako zerbait bailitzan eskeintzen da, edo-ta, espiritu-arkibidea aragitzea lankidetzen duen beste edozer bezela” (8 orr.). Izadiko zentzun-gaietan dirdir dagi jainkozko edertasunak. Izadiko gaiok ere Kristo’k ber-erosi zitun. Poesiak, ordea, xotiltasunez mamiturik baldin ba’dago, “espiritua ber-sortu oi du”, baita barne-kemenak biztu ere, Jainkoa errezago idoro ta ikutu dezan. Ona egilleak argi: “Poemak Jainkoz arnastutako Mundua azaltzen du, bañan Kristo-Gizonduaren eragitez, Jainko-ikuspenez kutsututako Mundu erosi ta igurtzia batez ere” (10 orr.).

Olerkariak, beiñola gurutz-abean Kristo’k Aitari bezela, Kristo’rekin eta Kristo’ren izenean, bere barren-izadiari begira opari eskeintzen du, bere barrenean arnas berriz ezur-aragitu ditun dei ta asperenik gartsu eztienakin antolatua. Apaiz gazte da, ta, opa-maira igorik, Aitari eskeinten dio Kristo’k odolez erositako Izadi osoa; “opari apala”, Izadiaren frutua dan ogi-ardoaren oparia, mundu zabal-sakonaren oparia. Eskeintza onek, berriz, Kristo’ren Erospenera bildu dan gaiaren gardentasuna du bere baitan; orrela Jainkoa ta Gaia alkartzen dira besarka estu bigunean.

Au dezu poemaren guna. Garia ta matsa, oparigaiak, bidez doala edozenbat aurkitu ditu egilleak. Orain eskuman gero ezkerrean, ainbat gauza begiz jo, barnean irauli, oretu ta egokiturik, Jaunari opaldu dizkio.

Bidez joatean, egia, kolore ta arnas-billa ezta urruti ere joan: euskal lurrak eman dizkio eder-gairik naikoa. Egun gorria, biotz -joana, muiñoa bakar, odei-zatiak, lagunaren itza, zelaiaren urdiña, laiño nagiaren ertza, alderrai dabiltzan ijitoak, euskal langille ta nekazariak, idi zarraren begitua, errekako uraren ibillia, sugar egartia, zaunkaren labana, eldu-miña, soiltasunaren magal ixilla: auetxek ditu kantagai, auekin eundu du opari-sorta, euskal lurreko gauza ederrez noski. Nun, izan ere, baratze oberik liliak kimatzeko?

Zorionak olerkari gazteari. Saia bite zelai orretan; betoz olako lanak ugari, Jainkoa goraltzeko ta gure euskeraren onerako.

Azken kritikak

Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray

Asier Urkiza

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux

Nagore Fernandez

Bisita
Mikel Pagadi

Jon Jimenez

Hamlet
William Shakespeare

Aritz Galarraga

Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon

Hasier Rekondo

Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria

Jon Martin-Etxebeste

Dimisioa
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Hetero
Uxue Alberdi

Irati Majuelo

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Amaia Alvarez Uria

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Patxi Larrion

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

Hedabideak