« “Elorri” | “Bide-giroak” »
Festara / Jose Bizente Etxagarai / Auspoa, 1964
Festara Luis Mitxelena / Egan, 1964
Jose Vicente de Echagaray (1773-1855) donostiarraren izena nahasi xamar dabil egungo euskaldunon oroimenean, geroago etorri diren Etxegarai argien ospea dela bide edo: bazela badakigu, baina ez, zenbaitzuk behintzat, nor zen, ezta nongoa zen ere. Nere Historia de la literatura vasca-n ez bide da bere aipamenik aurkitzen; ezta ere, oker ez banago, Aita Villasanteren izen berdineko liburu aberatsagoan. Eta, halaz guztiz, bere bertsoetarik zenbait bizi-bizirik daude, Donosti inguru honetan behintzat. Lekuko izan bedi, lekukorik behar balitz, bilduma honi izena mailebatu dion zortziko ezaguna:
Festarik bear bada / bego Donostia, / betikoa du fama / ondo merezia: / bestetan ez bezela / emen gazteria / amaren sabeletik dator ikasia.
Echagaray izan genuen luzaroan aldi bateko Donostiaren txori kantaria. Artean ondu zituen bertsoak erre zituen 1813ko su kixkalgarri haien ondoren, berak deitoratu zituen jaioterriaren ordu beltzak eta jai egun atseginak alaitu, batez ere. Harengan hasten da gureganaino etengabe datorren Donostiako festa ugarien hari atsegina. Eta harengan hasten da, noski, Aita Meagher baztertzen badugu, Donostiako euskal idazleen arraza bortitza: Baroja zaharra, Bilintx, Soroa, Altzaga eta beste hainbeste eta hainbesterena.
Aita Zavalari eskerrak, agerian dago orain Donostiak eta Euskalerri osoak Echagarayganako duen zor larria. Eta, nahiz bere bertsoak herritarrak alaitzeko eginak izan, gertariak eta egunak eskatzen zuen neurrian, atseginez irakurriko ditugu, eta behin ere ez onurarik gabe, antzinako gauzetan oraingoen iturburua bilatzen dugunok.
Esan dezan bidenabar, Echagarayren erdal bertsoak ere euskarazkoekin nahaste eman dituela biltzaileak. Hala behar ere. Trebeagoa omen zen euskaraz, Manterolak dioenez, baina erdarazkoek ere badute beren xaltxa, honako ijitoen ahoan ipintzen dituen hauek bezalaxe.
Viva la gente gitana, / viva zu garbo y zu zal, / naide espresie su calaña, / que es de mucha caliá, / !Pue no ez ná / !Al avío! camaráas, / !Arsa y ole! a trazquilá / y al compá / entonemo / un cantá
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi