kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Argiaren alaba / Yolanda Arrieta / Egilea editore, 2014

Jostuna klasikoak harilkatzen Amaia Alvarez Uria / Argia, 2015-05-17

Argiaren alaba izeneko liburuan Bizenta Mogel Elgezabal euskal idazlearen bizitzara hurbiltzeko proposamena egiten digu Yolanda Arrietak. Datu errealetatik abiatu eta fikzioaren bidez egiten da klasiko honen berrirakurketa. Amaia izekoak eta Mirari ilobak idazlearen inguruan egingo duten ikerketa pausoz pauso jarraituko dugu testuan. Jostein Gaarder-en Sofiaren mundua eredu hartuta XIX. mendeko idazlearen bizimodua aurkeztu eta girotzen du. Markinan hasi eta Bilboko Abandon amaituko da egile honen ibilbidearen eraikuntza, eta datu antropologiko-historiko-psikologiko-biografikoak josiko dituzte protagonistok idazle klasikoa bere testuinguruan irudikatzeko.

Egindako ikerketaz eta sortutako fikzioaz gain, idazle honen inguruan egindako “hitzaldi-tailer-performancea” aurkeztuko digu Arrietak liburuaren amaieran, 10 kutxarekin eta irudimena lagun, dekalogo bat osatu zuten ikasleek. Aipatutako kutxetan ikasleek, besteak beste, kriseilua, abarkak, luma, tinta, txirikorda, ziba, bisturia, errosarioa, sendabelarrak eta bertso paperak aurkituko dituzte.

1782an jaio zen Mogel Azkoitian eta Bilboko Abandon hil 1854an. 1804an argitaratutako Ipui onac lanagatik da ezaguna, nahiz eta ez zen izan idatzi zuen bakarra. Arrietak Argiaren alaba deitu dio, Ilustrazioa eta arrazoia euskal tradizioarekin uztartu nahi izan zituelako, “euskara eta ohitura onetan zentratu zela” esanez. Era berean, “ohiko ereduen gainetik jokatzen jakin zuen” Arrietaren hitzetan, eta “barne espazio propioa eraiki zuen bere garaiko kumea” izan zen.

Arrietaren ustetan bi izan ziren bere ekarpenak, bata “haurrak eta alfabetatu gabeak (nekazariak) euskaraz hezteko eta hazteko lehen material pedagogikoa sortu izana”, eta bestea, “euskararen kategoria altxatu izana ahozko txiste hutsetik papereko hizkuntza klasikoen parera”. Honez gain, ondoren argitaratu ziren alegi bildumen erreferentzia izan zela diosku, eta euskal haur eta gazte literaturaren aitzindaria dela.

XIX. mendean ez zen ohikoa emakume idazleak egotea, eta horretaz kontziente izan zen Mogel, bere hitzaurre gogoangarrian adierazi zuen bezala; eta Yolanda Arrietaren lan honi esker, bere bizitza nolakoa izan zen imajinatu dezakegu, ikerketa horren ondorioz jasotako datuak josi dizkigulako, Jostorratza eta haria lanean egin zuen antzera. Berak dioen moduan “tradizioa, historia bezalaxe, ezer izango bada, etenik gabe, astindu, aztertu eta berregin beharreko zerbait bizia delako”. Hemen duzue bada, lehen euskal emakume idazlearengana fikzioaren bidez hurbiltzeko gonbitea.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak