« Erresumaren ilunsentia | Mundu jakin bat »
Euskaldunon komunitatea, independentziatik haratago / Galo Martinez de la Pera / Arabako Foru Aldundia, 2015
Askatasuna jaian bizi da Mikel Asurmendi / argia.eus, 2015-05-02
“Bere historia idazten ez dakien herria desagertzera kondenatua dago” maximarekin hasten da liburua. Egileak “bere historia ezagutzen” ez duen beharrean, “bere historia idazten” adierazpidea hobetsi du. Beste maxima hau ere ipini du segidan: “Idazkeraren ahalmena jaiaren bidez zabaltzen da”. Ibiltari izengoitikoak ekarriak dira bi aipuak.
Aipuok barnebiltzen dute liburuaren tesia: herriak idazten jakin behar du, eta jaia da bere idazkeraren espresio nagusia. Herri nagusia bere buruaren jabea da. Buruaz jabetzeko baliabidea mintzamena da, idazkera, hots. Galo Martinez de la Pera arabarrak (Izarra, 1945) jaia espresioa, idazkera modura ikusten du, idazkera jaia espresioaren arian eta adieran aztertu du.
Euskaldunon komunitateak independentziatik harago ezarri eta ikusi behar du bere burua. XXI. mendean, komunitatearen erabateko independentzia irudikatzea eta gauzatzea ezinezkoa da, hartara, nonbait, “ez-dependentzia” terminoa nagusitzen ari da. Burujabetasuna terminoa hobesten du egileak, naski. Herri honen askapena jaiaren baitan ahalmentzen du saiogileak. Jairik gabe ez dago komunitaterik, jairik gabe ez dago herririk.
“Komunitatearen izana jaian datza” maximatik “herriaren askapena jaian bizi da” maximara iragateko garaia heldu da. Azken hau, ene aburua da.
Iruzkina, atzekoz aurrera taxutua
Sarrerakoak
Galo Martinez de la Pera filosofoaren Euskaldunon komunitatea, independentziatik haratago saioaz mintzatu natzaio lankide bati. Egilea elkarrizketatzearen proportzioaz. “Zein da liburuaren tesia?”, itaundu dit. Liburua irakurtzen hasi berria, eta ene moztasuna tarteko, ez naiz taxuzko deus azaltzeko gauza izan. Tesia hasieran emana dut, irakurketa amaitu ostean.
Galo Martinez de la Pera ez da Wikipedian agertzen, ez da inderneten, ez da demokrazia berriaren Parnasora ailegatu, alegia. Bere obrak ez du pisu handia, ez da goi-mailako pentsalaria, ezta euskal pentsalarien artean ere. Munduon inor izatera helduko bazara, aitzinetik izena goian behar duzu.
Izenaz
Ene gardiz, liburuaren izenburua ez da egokia. Hein batean, liburuaren izanari dagokio, baina ez du irakurlea liburura hurbiltzen, saioa izen hori baino askoz gehiago baita. Lerro-buru egokia aurkitzea ez da aise, ez horixe. Bistan da, editore egokiren ezean, atarramendurik ez. Argitaletxe batek publikatuta ere, liburu bati atarramendu onik ateratzea miraria bada, sari baten bitartez liburua “apalategira” kondenatuta dago. “Beste bat apalategirako”. Horra liburu askoren epitafioa. Izenak duena ba omen du izana. Saia nadin —saiatu naiz— apalategitik jaisten.
Izanaz
Liburuaren editorea banintz, hasteko eta behin, txukuntze “ortografikoa” egingo nioke. Ez naiz egilearen —balizko— ganoragabekeria kritikatzen ari. Modu honetara kaleratutako liburuen taxua oso arrunta eta eskasa izaten da. Tira, hau baino askoz ere eskasagoak badira apalategian. Gaitz erdi. Euskaldunon komunitatea —titulua buruan— osatuko badugu, idazleek —eta sortzaileek orobat— gutxieneko laguntzaz tratatu ezean, nekez osatuko da taxuzko komunitaterik. Egilea —edozein egileaz ari naiz— Parnasora igoarazi gabe, bere obraren izanak —edozein obrak— nekez emango dio komunitate horri behar duen tornua.
Post Scriptum
Bistan denez, iruzkina atzekoz aurrera taxutzea erabaki dut. Liburuaren (nire) tesira iristeko neroni ere Ibiltari izan naiz. Hona, ibilbidea.
Liburua, zazpi kapitulutan gauzatua
I./ Zibilizatuen dogma nagusia. Iragan mendean berealdiko bira eman da idazkerari buruzko pentsamenduan, horrek gizabanakoen kontzientzia eraldaketa ekarri du. Idazkerari buruzko irakaspen berriek zibilizatuen usteek badute usteletik puzka bat. Zibilizatuen postulatuak erori dira. Hots, euskaldunok —herri primitiboen aldean paratuta— zibilizatu aurrerakoien parean jarri ditu egileak. Euskaldunok badugu norabiderik, bere ustez.
II./ Hellenen eskua. Helen Kellerren kasua aipatzen du. Pentsamenduz harago, Anne Sullivanen miraria kontatzen digu egileak, Sullivanek Kelleren eskutik bizi zuen esperientzia. Adierazleak eta adieraziak ditu hizpide egileak, “adimenaren eremua adierazleen erreinua litzateke, kontzientziaren eremua, adierazien erreinua“. Ez dago idazkerarik eskurik gabe. Historia ez zen hasi hainbat pentsalarik ezarritako mugan. Karl Marxen proiektua zaharberritu eta eraldatu beharra proposatzen du Galo Martinez de la Perak
III./ Hasieran musika izan zen. Ahozkotasunaren hasieran musika izan zen. Ahozkotasunaren mirariaz ari da saiogilea. Ahozkotasunetik idazkerara grafikora pasatzeko unea lengoaia da. Oihartzuna izateari utziz, teknologikoa bihurtzen da idazkera. Mintzo zena grafikoa da. Alabaina, mintzamena ez dela idazkera bilakatzen dio egileak. Ezbaian jartzen du hainbat tesi. Kontzientziaz eta auto-kontzientziaz dihardu. “Idazkeraz landa ba ote mintzorik?”, itauntzen digu.
IV./ Jaiaren ahalmena. Idazkeraren aurpegi bikoa azaleratuz, ustezko kontraesanak argituz, errealitatea sor dezakegula diosku egileak. Klasikoak ditu bidaide. Jaia aztertzen du eta berau idazkera ekintza bizirik gisa iritzirik, maxima hau ekarri du: jairik gabe ez dago komunitaterik, jairik gabe ez dago herririk.
V./ Eta jainkoek idazten ikasi zuten. Komunitatearen ahotsa eta botere nahia aztertuz, liburu sakratuen jaian erreparatzen du. Boterea —jainkoak— hizpide, komunitatearen oreka liburu sakratuen jaiaren bidez baino ez da lortzerik. Erlijio nagusietan arakatu du eta “kristautasuna anomalia” dela dio. Kristaua komunitate unibertsala da. Juduak —dirua— eta kristautasunaren iruzurra salatuz, nazio kristauen oinarria dirua dela baieztatzen du, baita dirua iraultzailea ere badela berretsi.
VI. Nazioa eraikitzea. Herria, Nazioa eta Estatua kontzeptuak aztergai ditu Estatua boterera iristeko bidea da. Bidea unibertsala da eta goitik beherakoa. Aldiz, komunitatearen bidea behetik gorakoa doa, singularra eta unibertsala da. Egungo nazioa irazki batetik pasa beharrean ikusten du. Nazio demokratikoa bilbatzeko hariak morea, gorria eta berdea dira bere gusturako. Feminismoari, sozialismoari eta ekologismoari datxezkie. Ahalmen handiko nazionalismoa alboratzen badu ere, bere iritzian, nazioaren hitzarmena bere ahotsa dela, eta estatuaren sinadura eraman behar du. Egungo populismoak kritikatzen ditu zorrotz.
VII./ Komunitatearen jaia. Euskal Herriak bere ahotsa bilatu behar du. ETA fenomenoaren “irakaspena”k gure nazioa sortzeko bidearen norako bakarra behetik gorakoa dela berretsi digu. Gure esku dago ekimena hobesten du bide hori urratzeko. Euskaldunon komunitatea kanpoko komunitatearekiko abegikortasuna adieraziaz batera, ekimenaren funtsa jaia izateak bidea zabaltzen duela dio. Komunitatearen sena hauteman du ekimenean, elkartasun sarea, “utopia komunista”ren isla. Herri honen askapena jaiaren ahalmenean datza. Jaia, idazkeraren lehenengo irakaspena legez ulertua betiere.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres