« Galderak, paradoxak, poliedroak | Egia absolutua »
Erresumaren ilunsentia / Mila Salterain / Txalaparta, 2014
Erresumaren ilunsentia Alaitz Andreu / Aizu!, 2015-05
1190. urtea. Bizkaia, Nafarroa, Durangaldea, Gaztela, Aragoi, Poitiers, mairuak, Akitania. Zaldiak, arkume erreak, bidegurutzeak, ezkontzak, ezpatak, irina, ermitak, bideak. Serorak, tenienteak, sasikoak, alabak, semeak, zelatariak, handikiak, olagizonak, etxandreak, auzokoak, apaizak.
Gaztelako Alfontso VIII.a erregeak Haro familiaren laguntzarekin Nafarroako Antso VI. erregeari Bizkaia kendu zionetik urte gutxira hasi da nobela koral hau, hainbat pertsonaiaren barruak aldi berean agertu zaizkigulako da-eta honakoa nobela korala. Garai hartako Durangaldeko bizi-antolamenduaren berri izango du liburuaren orrialdeetan murgiltzeko aukera duenak, eta, bi erresumen arteko muga izan zenez hura, bertako azpikeria politikoak ezagutuko ditu.
Handikien gose aseezinarekin batera, herritarren eguneroko gorabeherak islatu dira eleberrian; Latrone tenientearen eta Antso Azkarraren bizi-grinez gain, maitasunaren eta maitasunik ezaren arteko talkak erakutsi dira, bai eta bortxaketen, indarkeriaren, halabeharrezko ezkontzen eta gosearen ondorio larriak ere.
Hala, Durangaldeko toponimia aberats jada galduan galduko gara geu ere, berakatz zopa eta txerriki erreak usainduko ditugu, eta hiztegi zabala ikasteko aukera izango dugu.
Sar gaitezen, bada, erresumaren ilunsentian, egunsentian nondik gatozen gogora dezagun.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi