« Aurrera, aurrera beti | Erresumaren ilunsentia »
After Banksy / Eric Dicharry / Maiatz, 2014
Galderak, paradoxak, poliedroak Hasier Rekondo / Berria, 2015-04-26
T.S. Eliot poeta ingelesak honela zioskun: “Inongo bertsorik ez da aske lan txukuna egin nahi duen gizonetik”. Eric Dicharryren (Baiona, 1969) asmoa ez da lan txukuna egitea, inondik inora, eta zalantzak agertzen ditu formatu anitzeko hipertestu heterodoxo honetan bere burua benetan askea den galdetzean. Izan ere, After Banksy (Maiatz, 2014) liburu poliedrikoak galdera askatzaileak ditu ardatz. Idazlea bera, apika testu bilatzailea idazlea baino gehiago, askatu nahi du: idatziz, linkatuz, diseinatuz, hausnartuz; poesia publizitarioaren zein politikoaren bide ibiliak ibiliz. Baina Dicharry izeneko egilea gauza gehiago ere bada, hala nola, gizarte kapitalistak ekoiztutako produktu edota zabor kulturalen kopiatzaile, testu politiko-antropologiko-terapeutiko-mistiko baten ernamuinetan barneratzen dakiena.
Esaterako, errepikapenaren baliabide arras erabilia darabil kopiatzeaz duen ikuspuntua ematean: “Ez dago testu orijinalik Ez dago testu orijinalik Ez dago testu orijinalik Ez dago testu orijinalik….” (halaxe jatorrizkoan, enegarrenez) errepikatzen du KE.76 Literatura zurbila poema errepikakorrean. Eta hor datza, ene ustean, Dicharryren kondenarik lazgarriena: originaltasunik ez dagoela jakin dakien arren, borroka etengabean diharduela originaltasunaren bila, xede hutsalean.
Liburuak duen ondasunik preziatuena esaldi aforistiko zirraragarrienetan datza. “KE.61. Ez dut idazten erosia izateko. Guztiz kontrarioa. Ez erosia izateko idazten dut”. Eta aforismoen aparrari jarraiki, zergatik-zertarako idatzi dikotomiak ere badu pisurik Dicharry antropologoaren hausnarketa poetizatuetan. “KE.33. Kosmosaren / pean / hitzak / ere / begiz / erre / Proustekin / bat / egin: / teoriak / begilagunak / dira”. Nago, After Banksy desakralizatu honetan bederen, begilagun baino zerbait gehiago direla.
Formari dagokionez, poesiarik gehien sare sozialetan irakurtzen eta gauzatzen den honetan, hipertestualizazioaren garaiok ontzat hartuta, irakurleak ez du izango ustekabe hutsaletan pausatzeko aukera askorik liburuak aurrera egin ahala. Berdin aurkitu dezake “Autogaldetze aporetiko bat arratsalde hodeitsu batez” zein Euskal Kasuaz informazio eske bidali mezuan info@aguirrecenter.com posta elektronikoak automatikoki sortu ingelesezko arrapostu informatikoa. Horrela bada, Dicharryren pausuen atzetik ibili beharrean, irakurleak hobe luke testuaz gozatzea besterik gabe. Poemetan baino gehiago, pentsamenduen zirriborroetan galtzea. “KE. 79. Berritasunaren aurrean beti barre egiten da. Denborak, berritasuna zahartzen denean, klasikoa bilakatzen denean, barrea isilarazten du”.
“Ez erosia” izateko xede hori erabat sinetsita apika, apustu ausarta egin du bere bigarren entrega honetan lapurtarrak, emaitzak emaitza, begiratu azkarrak emateko baino zerbait gehiagorako baliatu baitezakegu artefaktu literario paradoxiko hau. “Edertasunaren / paradoxak / irakatsi / digunarekin / jin/jan/jun”. Paradoxaz paradoxa, azken paradoxaraino…
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi