kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ametsak ere zain / Mikel Antza / Susa, 2015

Egia absolutua Javier Rojo / El Correo, 2015-05-02

Mikel Antzak, 80ko hamarkadaren hasieran literaturaren munduan hasi zelarik, hautatu zuen izen hori idazle-mozorrotzat. Oraingoan poema-liburu batekin egiten du agerpena euskal literaturan, “Ametsak ere zain” izenburua duen liburuarekin. Idazlanak poema-liburuaren itxura erakusten digu, hau da, poesian ohikoak diren lerro moztuen bidez aurkezten dira testuak, baina nago benetako poema-liburua barik aldarrikapen-liburua dela. Izan ere, bertan azaltzen den ulertzeko derrigorrezkoa da idazlana zer planteamenduren gainean dagoen eraikita jakitea.

Lehenengo eta behin, kartzelaren presentziarekin egiten dugu topo. Kartzela esparru fisikoa ez ezik esparru ideologikoa ere bada, zeren Euskal Herri osoa kartzelatzat hartzen baita, kanpoan daudenak ohartu ez arren. Poetak, bestalde, bi oinarriren gainean eraikitzen du bere izaera. Bi oinarri horiek borroka eta hizkuntza dira, dialektika bikoitzean azaltzen zaizkigunak. Alde batetik, “gu” eta “haiek” kontrajartzen dira, hizkuntzan bi multzo horiek bereizteko irizpidea jarrita. Baina dialektika bikoitza delarik, bigarren kontrajarpena ere agertzen zaigu: “gu” eta “zuek”. Kontrajarpen honetako irizpidea, ordea, ez da hizkuntza, borrokaren aurrean norberak hartzen duen jarrera baizik. Gauzak honela, bigarren kontrajarpen honetan poetak absolutuaren jabea dela uste du, eta bere egia horretan sinesten ez dutenei, berriz, kargu hartzen die, baztertuta eta traizionatuta sentitzen baita. Izenburuak latinez dituzten sei poema luzek markatzen dute liburuaren antolamendua. Poema luze horietan errepikapena eta onomatopeien presentzia dira baliabide nagusiak, eta ez da falta aipamenak diruditen atalen presentzia..

Heroien garaia dagoeneko pasatua dela konturatu ez eta egoera berriaren aurrean egokitzeko zailtasunak dituen idazle baten testua iruditu zait liburua.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak