« Pertsonon erroreak eta horroreak (espiralean eraikitako arkitektura erraldoia) | Epopeia latza »
Txoriak kolpeka / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2014
Premonizioak Javier Rojo / El Correo, 2015-01-10
2013. urtean, Bernardo Atxagak Nevadako egunak izenburuko idazlan garrantzitsua argitara eman ondoren, badirudi idazleak abiadura hartu duela, zeren 2014an ere beste liburu batekin agertu baita plazara. Azken honek Txoriak kolpeka du izenburua, eta bertan bi narrazio eta saio moduko testu bat agertzen dira. Lehenengo narrazioa (“Andoniren heriotza LSDaren argitan”) hasieratik ipuin arraroa da, irakurlea orain dela 800.000 urte kokatzen duen haluzinazio baten aurrean dagoela ematen baitu. Baina istorioa aurrera joan ahala, ipuina heriotza baten kronika (barka García Márquez) besterik ez dela konturatuko gara. Izan ere, istorioa haluzinazioaren mugan jartzen zuen parafernaliak ia-ia emendakina dirudi, ezer berezirik eskaini gabe ipuina luzatzen duena. Bigarren ipuinak “Pierrek dioena entzuten dut” du izenburua eta narrazio enmarkatuaren teknikaren bidez (narratzaile batek transkribatzen du protagonistak dioena) arazorik gabe erromantizismoaren parametroen barruan jar genezakeen amodiozko istorioa kontatzen du.
Hauek dira liburuan aurkitzen diren narrazioak; hauez gainera, beste testu bat dago, narrazio horiek baino luzeagoa, saiakera moduko bat, Lawrence Arabiakoaz ari dena. Kontuan hartuta halako testu bat idazteko oinarrizko dokumentazio bilketak ere lan handia dakarrela, pentsatu behar da Atxagarentzat garrantzitsua dela. Baina niri idazlan honetan garrantzitsuena ez zait pertsonaia iruditu, pertsonaiaren inguruan kontatzen diren beste gauza batzuk baizik Hau da, nire ustez Lawrencek aitzakia moduan funtzionatzen du. Eta garrantzizkoak diruditen kontuak hauexek dira: historia eta mitifikazioaren arteko tirabira, eta Lehenengo Mundu Gerrari buruzko komentarioak.
Bigarren mailako liburua da, baina hala izanda ere, Bernardo Atxagak beti uzten du testuetan bere kalitatearen markaren bat.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi