« Huts egindako beste “nobela terrorista” bat | Bihotz berezi bat »
Sinplistak / Hedoi Etxarte / Susa, 2012
Hitz gutxi, baina ez hutsalak Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2013-02
Ideiak argi ditu Hedoi Etxartek (1986, Iruñea), kritikoa eta zorrotza da. Biolinean lizentziatua da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta Itzulpengintza eta Interpretazioan Euskal Herriko Unibertsitatean.
Biolinjole den idazle (edo idazle den biolinjole) honek musika munduan ere hainbat lanetan parte hartu du. Zenbait genero literario landu ditu Etxartek, besteak beste Frantzian ezaguna den Gaston Lagaffe gaztearen komikia ekarri du euskarara, Alain M. Urrutiarekin batera Ihes ederra (2009) lehen euskal irudi-eleberria sortu du eta poema-liburu parea argitaratu dizkio Susa argitaletxeak.
Esna irakurtzeko poemak dira, lagunekin, burkideekin kalera atera eta eztabaidatzekoak orain dela gutxi argitaratu den Sinplistak (2012) liburukoak. Liburua bezala liburuaren mitin tankerako aurkezpena ere esna entzun eta ikustekoa da: “Sinplistak ez da Iberdrola dorrea hartzeko prest ez dauden horientzat”, “hilean hiru mila euro irabazten dutenek ez dute ulertzen, nahiz eta mileuristen kolegak izan nahi duten”. Liburu oso soziala eta zuzena da, izenburutik hasita. Sketx txiki bihurtutako poemetan kontatzen ditu izen-abizenak dituzten edo alfabetoko letraz izendatuta dauden pertsonaia anonimoen eguneroko egoera errepikakorrak.
Suzko lilia (2008) lehen poema-liburuan estilo surrealista da nagusi eta ez du gai nagusirik, abstraktua da; bigarrenean, aldiz, estilo zuzenagoa erabiltzen du gaur egungo bizimodu sinplistaren kontakizuna egiteko. Liburu honetan amodioaz, sexuaz, lanaz, langabeziaz, kulturaz, gizarteaz, ideologiaz, politikaz, borrokaz ari da Etxarte, eta horretarako hitz gutxi erabiltzen ditu, ez horregatik hutsalak.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi