« Hitz gutxi, baina ez hutsalak | Sosegu heldua »
Elurra galtza motzetan / Gabriel Korta / egilea editore, 2012
Bihotz berezi bat Jose Luis Padron / Bilbao, 2013-02
Gabriel Kortak (Donostia, 1951) bere kasa argitaratu du Elurra galtza motzetan (Egilearen edizioa, 2012) poema liburua Iñaki Bastarrika adiskidearen laguntzarekin, bosgarrena du orain 33 urte hasitako bere ibilbidean.
Bakardadea omen da askatasunagatik ordaindu beharreko prezioa, eta Gabriel Kortak nahikoa eta gehiegi ordaindu ditu bi bizi esperientzia horien ondorioak. Baina ez dut horretan gehiago sakonduko.
Guztira, 100 bat poema bildu ditu Gabriel Kortak poesia liburu honetan, eta horietako batzuei, gainera, bakardadean berak egindako irudiak gehitu dizkie.
“Ez dut gogoko lehia; poesia ez da kirola. Nik ez dakit zer den poeta izatea. Nik ez dakit zer den poesia, baina gertatu egiten da, eta esaten dut: hau poesia da” dio Gabriel Kortak, Elurra galtza motzetan liburu berriko azken poeman. Egileak berak idatzitako oinarrizko asmoen manual bikaina ere dakar liburuak bere baitan, hitzaurre forman, benetako poetika bat.
Laua bai, baina ez arrunta. Gordina, samina, mingarria ere bai, baina inoren erosotasun txikian plisti-plasta ibili nahi ez duelako. Zehatza ere bai, eta landua, esaldiek bide erraza hartzen dutela badirudi ere bere horizontalean, Kortak poema bakoitza zuzentzen eta berridazten eta egokitzen baitu ia obsesioz, “ia” hori gabe esan, eta asmatuko nuke, bueltak eta bueltak emanez hitzari, gaiari, bere mundu poetikoari, bere ahots bereziari.
Poema bat bestearen atzetik, errazak dira ulertzen Gabriel Kortak eta bere olerkiek bizi dituzten sentimenduak. Gabriel Kortaren edozein bertso lerro da maitasun, gizatasun eta askatasun istorio sakona. Gabriel Kortaren edozein poema izan zitekeen blues eder bat. Edota Ainara Maiak idatzi duen modu berean, bere nahigabeak neureak dira, nireak bereak, baita munduarenak ere, eta munduaren nahigabe guztiak poetarenak. Igor Estankonarekin ere bat nator, Gabriel Kortak sufritzen du eta maite du, bihotza zabalik.
Orain arte lau liburu kaleratu ditu Gabriel Kortak, eta laugarrenean lau liburuak daude: Isiletik (Ustela bilduma, 1980), Okaranak (Susa, 1986), Harri hautsiak (Egilearen edizioa, 2002), eta azkenik, Laugarrenak lau (Egilearen edizioa, 2010).
Elurra galtza motzetan, bere bosgarren liburua da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi