« Bihotz berezi bat | Ikara galduta »
Bitan esan beharra / Rikardo Arregi Diaz de Heredia / Alberdania, 2012
Sosegu heldua Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-02-01
Rikardo Arregi Diaz de Herediak gutxitan, nahi genukeen baino gutxiagotan, egiten digu liburu baten oparia, honelakotzat hartu behar baitira bere liburuak, eta horrexegatik halakorik gertatzen denean aukera aprobetxatu eta poema horiek dastatu behar dira. Bitan esan beharra deitzen da bere azken poema liburua, eta itxaronaldia luzea izan bada ere, emaitzak, nire ustez, konpentsatzen du zain egon behar izan dugun denbora.
Poema liburu hau hiru zatitan dago banatuta. Lehenengo zatian bizitzaz ari da. Bertan agertzen diren poemetan ematen du poetak gelditu eta hausnartu nahi izan duela. Eta hausnarketa hori egiterakoan iruditu zait oreka dela nabarmentzen den sentimendua. Izan ere, poetak begirada pausatu du bere inguruan eta lasaitasun moduko bat zabaltzen da begirada horretatik. Ingurua, dagoeneko, ez da erasokorra, hainbat poetarengan ikus dezakegun bezala, eta heldutasunaren momentua ailegatu dela esan daiteke.
Liburuaren bigarren atalean, amodiozko poemak agertzen dira. Dena dela, esan behar da amodioa erromantizismoz gabetuta agertzen zaigula bertan. Desira da amodioak hartzen duen forma eta desira horretan gorputzen garrantzia azpimarratzen da, gorputzaren bidez baizik ezin baita maitasuna gauzatu.
Azken atalean agertzen diren poemetan heriotzaren gaia nabarmentzen da. Tragediarik eta arrangurarik gabe azaltzen zaigu heriotza, hildakoek biziengan uzten duten oroitzapenean sakonduz, oroitzapen hau gizakiaren neurriko betikotasun modu bakarra baita. Malenkonia puntu bat ere badago, jakina, baina neurtua.
Arregiren poesia zuzena da, ironikoa askotan, baina hala ere baretasun eta sosegu sentimenduak zabaltzen daki irakurtzen duenarengan. Bestearen ikuspuntua guztiz garrantzitsua zaio eta gauzak bestearen begiekin ere ikusi behar direla erakusten digu. Bi hitzetan esanda: liburu miresgarria.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez