kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Galdeak eta baleak / Josetxo Azkona / Pamiela, 2014

Zalantzak Javier Rojo / El Correo, 2014-12-13

Poesiaren helburuen artean, gehienetan, ez dago erantzunak ematea. Gehienetan poesiaren bidez aurkezten zaizkigunak dudak izaten dira, zalantzak, ziurtasun faltak. Eta jarrera horretatik sortua ematen du Josetxo Azkonak “Galdeak eta balea” izenburuarekin argitaratu duen poema liburuak. Hainbat gai aipatzen dira liburuan, eta poemen banaketan gai garrantzitsu horien aztarnak ikus ditzakegu. Lehenengo saileko poemetan (‘Hitza azal halako bat da’ izenburua duen atalean), poesiaren beraren gainean ari da, hizkuntzak berton ez dauden gauzak begi-bistan jartzeko duen ahalmenean oinarrituta. Hitzek (poessiak) beste mundu batzuen berri ematen digute, baina askotan hitza bera ahul geratzen da erabili nahi denean. Hitzak izaera bikoitz hori baldin badu, bizitza ere halako izaera bikoitzaren bidez azalduta agertzen zaigu bigarren saileko poemetan, oximoron delako horren adibidetzat har daitekeen atalaren izenburuak islatzen duen moduan: “Ezti mingotsa – Ezten gozoa”. Bizitzaren izaera bikoitza da, bizitzarekin batera heriotza altxatzen baita kontrapuntu moduan bizitzari nolabait muga jartzeko, baina baita zentzua emateko ere.

Poema liburuaren lehenengo bi sail hauek aurkezpen orokorraren papera egiten dute idazlanean. Hauen ondoren datozen atalak zehatzagoak dira. Hirugarren atalean, adibidez, amodioaz ari da, bizitzak sortzen duen larriduraren aurrean, amodioa izan baitaiteke estutasun hori nolabait leuntzen duena. Eta amodioaz ari diren poema hauen ondoan, berriro ere bizitzan denak izaera bikoitza duela erakutsiz, gizakiek krudelkeriarako duten joera aurkezten da. Diferentzia dago, ordea, bi atal hauen artean: amodioa norbanakoari dagokio; krudelkeria, berriz, espezieari, taldeari, dagokiola dirudi. Eta amaitzeko, edertasuna eta naturaleza idealizatua erakusten dituzten poema batzuen ostean, Xabier Lete gogoratuz sortutakoak.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak