« Gezia artez doanean | Bazterrekoak »
Errautsen distira / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2002
Historia berpizten Javier Rojo / El Correo, 2002-10-09
Xabier Mendiguren Elizegik liburu berria plazaratu du. “Errautsen distira” du izena eta bertan lau narrazio agertzen dira. Narrazio hauetan idazleak gerra zibilarekin eta gerra osteko giro itogarriarekin zerikusia duten lau istorio kontatzen ditu. Berritasun handiena, dena dela, ez da gaia, zeren gerra zibila eta honek Euskal Herrian izan zituen ondorioen kontaerak ia ia topiko bihurtzen ari baitira euskal literaturan. Berritasun handiena idazleak hautatutako kontamoldean aurkitzen da. Izan ere, Mendigurenek gaiari zuzen heldu beharrean, zeharka hurbiltzea erabaki du, kontatu nahi duen istorioa, honen markotzat har daitekeen beste istorio batean sartuta.
Prozedurak metafikzio historiografikoa deitu izan den hura gogorarazten du: pertsonaia batek, idazketaren orainalditik, historian izkutuan dagoen pasadizo bat ikertzeari ekiten dio. Teknika honek aukera handiak ematen ditu historiak erakusten dituen alde ilunak azaltzeko, batez ere, historia irabazleek egiten dutela kontuan hartuta, galtzailean ahotsa entzun baitezakegu horri esker. Honek ikuspuntu ironikoa eta historiarekiko eszeptizismoa ekarri ohi ditu. Hemen, ordea, eszeptizismo punttu horren falta nabaritzen da gehienetan. Edonola ere, liburu interesgarria da.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez