kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Krisalida / Pako Aristi / Erein, 1990

Krisalida Patziku Perurena / El Diario Vasco, 1990-11-28

Iruñeko Zaldiko Maldiko-n ezagutu nuen nik aurreneko aldiz Pako Kcappo aitzaki, etorri haundikoa zela esanez aurkeztu zuen aurrenberri hartan Atxagak. Eta arrazoi bide zuen. Geroztik ongi erakutsita utzi bait du etorriaren hori. Baina, nere iduriko, harako bertsolari famatu hari bezalatsu gertatu zaio Pakori ere: etorri haundiegia izaki, eta punturik egokiena aukeratu ezinean nahaspilatu eta atzenean potto.

Laguntzen omen du kazetaritzak literatura ederra egiteko orduan. Dudarik ez lagunduko duela. Batak bestea zertan eta nola lagundu lezaken bereizten jakin behar. Pakok ez dut uste bereizketa horri arreta haundi haundirik jarri dionik. Neretzako, kazetaria da Pako, hitz eder zalea baino areago. Ezagutzen ditut halare, kazetaritza ederlan bihurtzen dutenak, eta baita literatura presakako kazetaritza zarpailarekin nahasten dutenak ere.

Gero gainera, gaztea da Pako, eta bizitza bere gordinean gozatzea gustatzen zaiona. Eta literatura ez da, nik uste, bizitza eskuz ukitzea gustoko duen harentzako egina. Bizi denari nekeza egiten zaio literatura egitea. Literatura, bizi izan denarentzako kontsuelo modura gehiago ikusi izandu dut nik. Eta Pako, orain ari da bizitzen, bete betean.

Errealismo fantastikoa omen da Krisalida delakoa. Hala leitzen nuen nonbait. Behar bada hala izanen da. Nere ustez ordea, ez errealismo eta ez fantasia da. Errealista izatekotan, beste hizkera sinesgarriago batean egon beharko lukete, esate bateko, Belandiako protagonistak. Ez lukete, inondik ere, hizkera bera beharko Filartxik kazetariak eta Rokorson harrijasotzaileak. Eta Urrestillako atso agureek ez dute Pakok uste bezala hitzegiten larru kontuaz. Hizkera neutral hori, barkatzekoa da narradoreari, baina, ez inola ere protagonistei. Eta hainbat gutxiago noski, honen hurbilekoak eta ezagunak izatean.

Beraz, errealismoak huts egiten du, eta fantasiak beste hainbeste. Kontu hurbilegiak, entzunegiak eta nazkantegiak bait dira, Urolako trenarenak edo pantanoarenak, tartean inolako fantasia sinesgarriri lekurik uzteko. Bestela, ni baino errazago fastzinatzen diren letoreak beharko ditu Krisalidak.

Badakit, hala eta guzi ere, ez duela letore faltarik izanen. Donostiatik hasi eta beste hirisko giputx asko bait dago, euskara komertzial batean bapo bizi dena. Euskara batua omen deneko horrek, egina baitu bere merkatutxoa. Hortik kanpokoa, biziago eta ederrago izanarren, garestiagoa omen da. Lan gehiago eskatzen du nonbait. Itxura denez, edertasun erosora ohitu da jendea, jendajea… ia ez dakit nola deitu ere.

Goitik hasi eta behitino egin dudan zerrenda osoan, aita (baina ez, nere gustoko literaturatik urruntzen ari dela esan gabe, eta Hamaseigarrenean aidanez eta aurreko lanetatik Tobacco Days eta Carla batera nabari den eboluzioa horren lekuko) eta bere seme Juan eta Inazio bakarrik pasatzen dira, nere gustoko euskal literaturaren atakaz barrengaldera. Besteak atakaz kanpotik uzten ditut oraingoz. Horrekin ez nituzke noski, erabat desterratu nahi. Zerbaitetik bizi behar bait da, mundualdi pizar hau botatzeko. Aurrekoek ziotenez ordea, bizibidea eta ederlana, elkarrekin gaizki samar etortzen ziren senideak izan behar zuten orduan. Eta gaur ere, modernismoak modernismo, hala direlakoan nago. Begira, bestela, gure literatura gazte guziari.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak