kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Apirila / Iñigo Aranbarri / Susa, 2014

Krisia eta eldarnioa Javier Rojo / El Correo, 2014-08-09

Apirila hilabeterik krudelena izan daiteke, baina baita krabelinak eta abestiak ikurtzat hartzen dituzten iraultzak gertatzen direneko hilabetea ere. Hilabetearen izaera bikoitz hori nolabait islatuta geratzen da Iñigo Arabarrik izenburutzat hilabetearen izena aukeratu dion nobela honetan.

Apirila-n argumentua bi planotan zabaltzen da, bietan narrazioa fokalizatzeko pertsonaia berbera agertzen zaigularik: Esteban. Estebanek ikusi du nola azken boladan bere bizitza poliki-poliki porrotera amiltzen den, inguratzen gaituen krisialdia alde guztietara zabaltzen delarik. Krisiaren ondorioz langabezian geratu da, eta bizitza pertsonalean ere krisi horrek eragin nabarmena izan du, emazteak utzi egin baitu. Lanik gabe, zulora amiltzen da pertsonaia. Gau batean gehiegi edan ondoren izandako istripu batengatik buruan kolpe gogorra hartzen du eta eldarnioen artean XVIII. mendean agertzen da, hain zuzen ere Azkoitian 1766ko apirilean gariaren garestitzea zela-eta piztu zen matxinadaren erdian.

Argumentuan nahiko begi-bistakoak iruditu zaizkit nobelan plazaratu nahi diren asmo ideologikoak. XVIII. mendean gertatutako matxinada krisi baten ondorioa da, eta inolako arazorik gabe gaur egungo krisiarekin parekatu liteke. Izan ere, aberatsen eta pobreen arteko borroka etengabearen bi adibide baino ez lirateke izango bi garai hauetan sortzen diren krisiak, azken finean borroka hori bat bakarra eta denboran zehar zabaltzen dena baita. Baina nobela baten aurrean gaudelarik, askoz interesgarriagoa iruditu zait liburu honetan erabiltzen den kontamoldea.

Lehenengo eta behin, idazkera, estiloa aipatu behar da. Iñigo Aranbarrik iradokizunez beteriko testu bat sortu du, hiztegiaren aldetik aberatsa, baina batez ere euskarak hitzen ordenaren aldetik eskaintzen dituen aukerei era miresgarrian etekina ateratzea lortu du idazleak. Eta bestaldetik, errealitate paraleloak bikain uztartuta agertzen dira, eldarnioaren eta errealitatearen arteko mugak lausotuz.

Ezker klasikotik hartutako planteamendu ideologikoak daude argumentuaren abiapuntuan, baina idazleak jakin du halako planteamenduak estetikaren aldetik ikusgarria den nobela-diskurtso baten bidez plazaratzen.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak