kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Lasai, ez da ezer gertatzen / Ana Malagon / Elkar, 2014

I’m a loser baby Amaia Alvarez Uria / Argia, 2014-07-06

Ana Malagonek idatzitako lehen liburu honetan mikroipuinak topatuko dituzu, orrialde laurden, heren edo erditik gutxitan pasako direnak. Narrazio labur gehienek bertsoen egitura dute, kolpea amaieran baitator. Kolpea diot, baina batzuetan ukabilkada izaten da, (ironiaz hornitutakoa zenbaitetan), irakurlea identifikatu daitekeelako bertan agertzen diren hainbat konturekin, batez ere, belaunaldia, jatorria eta klasea konpartitzen baditu egilearekin, erreferentzia eta bizipenak errepikatzen direlako (edo ez?) eta bizitza, heriotza, maitasuna eta gorrotoa bezalako gai unibertsalez diharduelako testuotan, eta bestetasunaz.

Ipuinotan, hitzaurrea idatzi dion Iban Zalduak dioen moduan, “bakardadearen koordenadak” agertzen dira, eta gehiago edo gutxiago, XXI. mendeko Mendebaldeko kulturako klase ertaineko biztanle zuriok inoiz izan dugun gaitza da hori; hurbila(goa) eta ezaguna(goa) zenbaitentzat, zenbaitetan. Hala ere, honekin batera, bizitz(e)ak eragiten duen minaren erradiografia egin eta ahots marjinal edo marjinatuen berri eman digula ere esango nuke nik.

“Isilune ozenak” agertzen zaizkigu liburuan, eta bakardadeari aurre egiteko trikimailuak kontatzen dizkigu eskuzabal. Zauriak ikusiko ditugu, zabalik edo sendatze bidean, minaren kudeaketa egunerokoan. Bizitzaren aztarnekin batera heriotza ere izango da kukuka; hiltzaileek, suizidek eta hildakoek hitz egingo digute ipuin batzuetan, “bizitzeko gogo biziz agurtu genuen heriotza” bezalakoak orriotara ekarriz.

Denboraren iragatea eta honen arrastoa dugu bertan, “orainaren berri ematen digun soinua” izango da iratzargailua, laneko leloa “atzorako egina egon behar du biharko den guztiak” eta iragana ahaztu edo “memoriaren bazterretan abandonatu” egiten dela irakurriko dugu. Ahanzturatik berreskuratutakoen artean familia eta haurtzaroa izango dira bi eremu emankor, adibidez, haur sasoian pairatutako bazterketa eta jasandako erasoak eta hauen justifikazioa “norbaiten karismaren menpe bizi behar dugulako beti”.

Izenburuan gezurra esaten digu egileak gu lasaitu nahian, gauza asko gertatzen dira eta liburuaren orrialde hauetan. Ez dira denek ikusi, entzun edo sumatu ditzaketen gauzak, eta hori izango da narratzailearen lana, guri haien berri ematea, ikusgarri egingo dituelako hango eta hemengo hirietan bizi den jende bakartiaren gorabeherak; ahotsa eta protagonismoa emango dielako lehen munduko jendarteko galtzaileei, haien odol, izerdi, heste eta dardarak paper gainean ipiniz eta kritika honen izenbururako erabili dugun 1990. hamarkadako kantu ezaguna (niri behintzat) burura ekarriz.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak