kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Ez izan beldur... / Patxi Ezkiaga / Arantzazu, 2013

Ostatu baten bila Jose Luis Padron / Bilbao, 2013-10

Euskaltzaindiko Felipe Arrese Beitia literatura saria jaso zuen Patxi Ezkiagak, 1984an, Beldur naiz olerki liburuarengatik. Eta ordutik hona igaro diren “hainbeste egunen errauts hilen ondoren, lorik gabeko hainbeste gauen ondoren”, itzalak argitasunari kantatzen dion musikaren oihartzuna dela barneratzen asmatu du Ezkiagak. Ez da batere erraza beldurren zama astuna kentzea, barne-lasaitasunaren eskutik bidea egitea, ez da batere erraza “gaua izarrez josita ikustea”, ez da erraza. Baina Patxi Ezkiaga saiatu da hitzaren gardentasunaren eta egiatasunaren bila, eta horretan datza bere azken poema-liburu honen ahalegina: Ez izan beldur… Erbesteko kantak (Arantzazu, 2013), edizio elebidunean aterata, euskaraz eta gazteleraz.

Ez izan beldur bukatu baino hilabete batzuk lehenago, Patxi Ezkiaga buru belarri ibili zen Isaias profetaren mezua eta gaurko profeten oihua lotuko zuen zerbaiten bila. Eta hirurogeiko hamarkadara jo zuen, Bob Dylanen, Pete Seegeren, Woody Guthrieren eta abarren hats poetikoaren bila. Eta burutik pasatu zitzaizkion Blowing in the wind bezalako testuak, harik eta Where have all the flowers gone hartzea erabaki zuen arte, malenkoniak profetaren begietako paisaiak berriz ere bihotz barrenera ekarriko zizkiolakoan: ibaiak, zuhaitzak, harriak, muinoetako zuhamuskak, topaketarako aukera izan zirenak; loreak, putzuak eta lakuak bizirik baitaude, denborak eta aldaketek suntsitu gabe. Nolabait, Patxi Ezkiagak esan nahi zigun pikondoek ernamuinak botatzen dituztela oraindik ere uda hurbiltzen denean. Hori izan zitekeen liburuaren zolagunean bizi-bizirik dagoen esperantzaren deiadar umila. Eta horregatik hautatu dugu berri labur hau Legorretako poetak orduan argitaratu gabe utzi zuen honako poema honekin bukatzea, modu xume eta zuzenean.

Agurrak: Nora joan dira lore guztiak?/ galdetzen dugu udazkenean;/ non gelditu dira haur jolasak/ zahartzaroaren ateetan?/ Noiz ernalduko dira pipilak?/ galdetzen dugu udaberrian;/ noiz jantziko dituzte ezpondak/ edertasunaren koloretan?./ Eta inoiz sinetsiko al dugu/ barrearen alaitasunetik/ hitz larrien isiltasunera/ garamatzala bizi beharrak?./ Heriotzak bere pentagraman/ abesten badigu ere agurra,/ bizitza ez dela sekula amaitzen/ mikaztasunaren hareatzan?

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak