kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Euli-giro / Uxue Alberdi / Susa, 2013

Sentitzea aski da Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2013-10

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) Itzulpengintza eta Interpretazioan eta Kazetaritzan lizentziaduna da, bertsolaritzan aritzen da, eta zenbait komunikabidetan ere kolaboratzen du, beste zeregin batzuen artean.

Aulki bat elurretan (Elkar, 2007) ipuin liburua eta Aulki jokoa (Elkar, 2009) eleberria argitaratu zituen, lehenengoa idazle gazteentzako VII. Igartza saria irabazita, eta bigarrena aldiz, Joseba Jaka Bekari esker. Geroago etorri zen Ezin dut eta zer? (Ttartalo, 2010) haurrentzako ipuina. Horretaz gain, hainbat itzulpen ere egin ditu, eta Euli-giro ipuin liburua plazaratu berri du Susa argitaletxearen eskutik.

“— Idazle eskasak zarete, narrasak, utziak! Noren errespetua nahi duzue hitz horien truke? Begiratu zuen ipurdiak, bularrak, bisaiak. Zer berri dakarte humanitatearen historiara? Bereziak zaretela uste duzue… Bakarrak… Begiratu zuen haragiari; begiratu zuen hitzei… Sentitzea ez da aski! Kontzientzia ez da aski! Ausardia ez da aski! Gazte harrook… Gauza bat esango dizuet: zuen buruez idaztea laketzen bazaizue, sartu luma uzkian eta egiezue fabore liburuak irekitzeko lana hartzen dutenei.”

Alberdiren Distopia literarioak izeneko ipuineko hitzak dira. Milaka aldiz entzundakoak/irakurritakoak izanagatik entzunaldi/irakurraldi bakoitzean gogor astintzen zaituztenak, isilik egoteko agintzen duten eta aldi berean erantzuteko gogoa ematen duten hitzak dira, sortzera bultzatzen dutenak. Hemen goikoak ez dira, ordea, liburuko hitz guztiak (zorionez).

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak