« Kanona berriz pentsatzen | Aitaren pitokeriak »
Atakak / Hasier Larretxea / Alberdania, 2011
Baztan bizirik Jose Luis Padron / Bilbao, 2011-11
Hasier Larretxea (Arraioz, Nafarroa, 1982) idazle nafarraren Atakak izeneko poesia liburua aurkeztu du Alberdaniak. Hirugarren poesia liburua du baztandarrak.
Liburua Charles Simicen aipu batekin abiatzen da: “Bati historia ezagutzea gustatuko litzaioke./ Bati, asmatzea gustatuko litzaioke,/ historia aunitz asmatzea”. Hasier Larretxeak poesia baliatu du historiaren eta istorioen asmakizun gisa. Bakoitzaren historia partikularra: iraganaren ezagutza eta interpretazioa jatorri, bizimodu eta garapenarena arabera. Ertzetako bizitza kondentsatuekin osatzen joan da honako liburua.
Bigarren aipua, Pablo Garcia Casado-rena da: “Aldirietan egotea barnean ere egotea da”. Historian, gatazka soziopolitikoengatik hainbat pertsona behartuak ala bultzatuak izan dira jaioterria utzi eta erbestera joateko. Hasier Larretxearen kasuan hautu emozional bat izan da, oharkabean, eta urteen joanaz, identitate pertsonal eta eraikuntza poetiko bat osatzeko funtsezkoa izan zaiona. Urruntasun geografiko eta emozionala zein modutan lantzen den interesgarri dakio. Zein elementu botatzen diren faltan. Zein paraje, ilunabar, esapide, ahots, usain, haize. Landa eremua eta hiria. Arraioz eta Madril. Hizkuntza. Munduan izateko era, ausentziaren hatsa, deskonposizioaren iraunkortasuna. Esentzia; adar eta sustraiak, gurasoen etxeko usain eta esapideak. Landa eremuaren magizismo eta magnetismoa. Baztango parajeen fotosintesia. Landa eremuaren magizismoak eta magnetismoak herrietako gizarte kontrolarekin talka egiten dute. Denbora gelditzen den eremu horretan, geldotasunaren iruditeria, naturaren elementuen konbinazio eta sinbiosia irudikatzen saiatu da, sinismenen eta bizitza estilo baten herstasuna bezalaxe.
Honako liburua Hemen egoteko/ izateko modu bat da. Iraganari, memoriari atxikiturik mantendu ahal izateko tresna da, ariketa. “Euskaraz poesia idaztea non jaio, non hazi eta hezi, eta nondik natorren oroitarazten didan zutarria da. Baztango basoetara ihes egiteko aitzakia. Nire haurtzaro eta nerabezaroaren biziberritzea hogei eta bederatzi hauen talaiatik”, aitortu du Larretxeak. Poesia, bizi dugun garaiaren erreflexua baino, erreakzioa izan dadin.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi