kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Aitaren pitokeriak / Justin Halpern (Uxue Alberdi) / Alberdania, 2011

Aitaren pitokeriak Mikel Garmendia / eizie.org, 2011-11-04

“Zintzoki mintzatuz, mesede kaskarra egin diot beharbada literaturari nire liburuarekin”, aitortzen digu Justin Halpernek berak, The New York Times-en zerrendetako 10 salduenen artean kokatu den Aitaren pitokeriak liburu bitxiaren egileak. Bitxia diogu, sailkaezin samarra baita Halpernek aitaren ateraldiak Twiterren sartzen hasi eta denbora gutxian izandako egundoko jarraitzaile piloak hartaratuta argitaratutako liburu hau, telebistako serie izatera ere iritsi dena.

Kalean dago eztabaida: arinkeria bat hala ekimen iraultzaile bat? Aitortzekoa da, nik uste, zer pentsatua behintzat ematen dutela aita autoritario baten jarrera umorearen ikuspegitik heldu izanak (kontserbadoretzat ere jo genezake alde horretatik) eta aitak berak semeari amaiera aldera egiten dion aitorpenak. Eztabaidarako puntu polita litzateke konparatzea F. Kafkak bere aitarenganako izan zuen jarrera —hainbatek, hala nola A. Monterrosok, E. Vila-Matasek…, kritikatu izan dutena— eta J. Halpernek erakusten diguna.

Ezin ukatu, bestalde, umorezkoa dugula liburua, umore estatubatuarrezkoa, esango nuke, halakorik esatea badago. Ikustekoa —eta konparatzekoa— litzateke beste herrialde bateko idazle batek ariketa bera eginez gero, aitaren —edo amaren— ateraldiak jaso eta argitaratzea, alegia, zer emaitza aterako litzatekeen, ikusteko baitago oraindik lan honen itzulpenek jatorrizkoak bezainbateko arrakastarik duten, nahiz eta euskarazko honetan bederen, Uxue Alberdiren itzulpenak oso ongi eutsi dion jatorrizkoaren estilo bizi-arinari. Hobeto aztertuko du, ziurrenik, soziolinguista edo psikolinguista batek obra hau, umorearen nolakoari, gizarte-ereduaren aurreko jarrerari… erreparatuz. Estimatzekoa litzateke, esate baterako, soziolinguista edo psikolinguista batek baloratzea ea zenbateraino den liburu hau balioak bizitzeko forma berri bat edo proposamen berri bat. Hona, adibidetarako, aitaren aholku umoretsu horietako bat, aztertzea proposatzen dugun horietakoa:

Selektibitateaz: “Gogoratu azterketa bat baino ez dela. Kaka egiten baduk ez dik kakazaharra haizenik esan nahi. Behin hau argituta, ez ezak kakarik egin. Nahikoa garrantzitsua duk”.

Zerbitzatua dugu eztabaida.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak