« Bizitzari bideak | Soluziorik gabe »
Ur arreak, ur garbiak / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2011
Urpetik ur gainera Leire Zubeldia / Gara, 2011-11-05
Eta bai. Ondo berea da Urgain eta bertan mamitu duen eleberria. Altzatarraren zigilua nabari da, idazkera jorian, euskara aberatsean eta mintzagai hartu dituen gure historiako pasarteetan. Oro har, eleberriaren nolakotasun edo estiloa da Irigoienena. 1989an idatzi zuen Babilonia gogorarazi dit, baita berriagoa den Orbetarren trilogia ere. Leon Iraizoz da narratzailea eta protagonistetako bat. Idazlea eta memoria oneko gizona izanik, Urgain bere herriari eta bertako biztanleei buruzko liburua idatzi du. 60 urtetik gorako urgaindar batzuk bildu dira bazkaltzeko, eta bazkalostean ekarri ditu gogora Leonek, urpean geratutako herrian gertatutakoak. Bazkaltiarren eta batez ere Leonen solasaldiaren bidez jakingo du, beraz, irakurleak Urgaingo berri. Pasarte horien artean, ordea, Leonek Saturri zuzendutako eskutitz modukoen fragmentuak tartekatzen dira. Azken horietan ezagutzen du irakurleak Satur, nire ustez, eleberriko protagonista nagusia, idazleak ondoen garatu eta deskribatzen duen pertsonaia baita. Gainontzeko bazkaltiarrek ez dute inolako pisurik nobelan. Atrezzo elementu hutsak besterik ez dira, eta nahiz eta denak urgaindarrak izan, ez dira Leonek kontatutako pasarteetan agertzen. Egileak ez die zukurik atera.
Era honetan, herriaren eta herritarren historia ezagutuko dugu. Don Erasmo maisuarena, Atilano eta Anastasia maitaleena, Urbano apaizarena, Mariano botikariarena, Fufino alkate jaunarena… Esan liteke bi unek dutela pisua istorio honetan: gerra zibilak eta urtegia eraikitzeko garaiak. Tartean, fusilamenduak, altxamenduaren aldeko eta errepublikazaleen arteko tira-birak, aristokraziaren handitasuna, elizak eta honen doktrinak herritarrengan ezarritako kontrola, ezinezko maitasun istorioak, presondegia, erbestea eta abar agertzen zaizkigu. Oraingo honetan ere “ia guztiaz” hitz egiteko formula bilatu du idazle altzatarrak. Baina hori dena, memoriari eta honen transmisioari keinu bat eginez burutu du, urpean dagoena ur gainera ekarriz, oroitzera gonbidatuz, alegia. Joan Mari Irigoienen obra ezagutzen ez duenarentzat egilearengana gerturatzeko lagin ona da Ur arreak, ur gabiak. Altzatarraren irakurle direnen artean, berriz, bi erreakzio aurreikusten ditut: batzuek gustu handiz irakurriko dute, egilearen estiloari fidela baita; izan liteke, ordea, altzatarraren idazteko maisutasuna gozamen iturri gertatu arren, eleberri hau aurretik irakurria duen sentsazioa nagusituko zaionik ere.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui