kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Garabi suizidaren amodioak / Jeremias Erro / Pamiela, 2011

Bizitzari bideak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-11-04

Bideak egin egiten dira bizitzaren lehen pausoekin batera. Gorputzeko hezurdura ere osatzen joaten da eta honek ia-ia balio du erakusteko gauzak bere eraikuntza behar dutela. Jeremias Errok bere lehen lana kaleratu du, Garabi suizidaren amodioak, eta bertan garabiaren burdin bideak balio du erakusteko eraikitzen ditugun bide zidorrak, bideak, errepideak, bizitzaren mapak, beti, lehen aldi bat duela. Errok ipuin sorta edo kontakizunak eraikitzeko, protagonista nagusi bat aukeratu du bere hezurdura osatzeko, garabiaren zirrikituetatik norabide ezberdinetan joan dadin, Jon Konda. Hau bere lehen ezkon gauean hotel batean dago, eta esaten diote bere buruaz beste prest egiteko dagoela pertsona bat, eta berarekin hitz egin nahi duela. Modu honetan nahiko erlazio literario xelebrea sortzen da bien artean. Egileak protagonista erabiltzen du kondaira ezberdinak lantzeko, eta kondairek nahiko tonu surrealista dute, ironikoak dira, eta batetik bestera saltoka eramaten gaitu idazleak, batzuetan norabidea galduta eramango bagenu bezala. Honek irakurketaren lausotze bat dakar, liburuaren amaieran horrelako sentsazio jasotzen baita. Esango nuke, Jeremias Errok nolabaiteko ariketa literario bat egiten duela bere proposamenarekin, bera kontzientea delarik bere proposamena egiterakoan. Egilearen alde esan behar da ere, kontakizunak egiterakoan, bere ironiarekin, lortzen duela hainbat kontakizunekin, ironiaren bidetik, ipuinak eskatzen duen gailurra, eta beraz emaitza borobiltzen dela. Arestian aipatu dugu, beharbada irakurlearentzat ipuinen norabidea ez dela zuzena, eta honek liburuari batzuetan kentzen dio eraikitzen ari den ustea, baina kondairek badituzte bere txinpartak.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak