« Utopia | Oroimena biziaraztea ahanzturako aringarria ote »
Josu Dukatiren proposamena / Pako Aristi / Euskaltzaindia / BBK, 2009
Proposamena Jose Luis Padron / Bilbao, 2009-08
Josu Dukatiren proposamena antzezlanaren irakurketa dramatizatua eskaintzen ari dira Ane Gabarain, Kandido Uranga eta Patxi Santamaria aktoreak. Azkena, uztailaren 2an izan zen, Zarauzko “Euskalduna” tabernan. Testua Pako Aristirena (Urrestilla, 1963) da, eta lanak Euskaltzaindiako Toribio Altzaga antzerki saria irabazi zuen.
Oso obra serioa egin du Aristik. Thriller politiko moduko bat. Fikzioaren barruan kokatu behar da, nahiz eta errealismo handiko fikzioa den. Dokumentazio ugaria erabili du egileak obra girotzeko, pertsonaiak sortzeko, sinesgarritasuna emateko. Atxiloketa bat dago, baina obra aurrera doan bezala ikusten da hori ez dela erabat horrela izan. Ezustekoak daude, ispilu-jokoak. Proposamena azken batean aitzakia bat da. Garrantzitsua aurreko bidea da, hor dauden gogoetak, eboluzio pertsonalak, ikusmoldeak eta abar.
“Euskal gizartearen atzera begirako ona” egiten duela adierazi zuen Peio Telleria, Euskaltzaindiko kideak. Aristiri aurrera begirakoaz galdetu ezkero: “Oso giro txarra bizi dugu —aitortzen du—, bakoitza gotortua dago bere posizioetan, lubakian sartuta, erabat erresistentziako politika hutsean bizi gara, inongo estrategiarik gabe, itsu. Obran gauza asko planteatzen dira aurrera begira: bestea errekonozitzea, besteak gu ere bai, noski, elkar ez epaitzea, destentsioaren beharra, suaren pistoia jaitsi beharra, pauso ausartak eman beharra, begirada garbitzea eta abar”.
Asko dira Euskal Herrian eszenara iritsi gabe geratzen diren antzerki lanak, kajoietan gordeta. Aristik, Harkaitz Canoren laguntzarekin, bidali du hainbat konpainietara, eta ez du erantzunik izan. Baten kritika jaso du soilik, obra ondo dagoela esanez baina gaia ez zaiola batere interesatzen. Obra honek bi baldintza dauzka: batetik gustatu egin behar zaio konpainiaren bati, eta gero konpainia hori ausartu egin behar da hau Euskal Herrian ematen. “Oso obra potentea dela uste dut nik, lubakitik ateratzeko bide bat, pauso bat aurrera emanez. Esanez: jaunak, nire iritzia hau da eta bide honetatik joan beharko genuke. Baina hori oso arriskutsua da, zeren zu lubakitik aterata beste guztiak lubakian sartuta geratzen badira, badakizu zer gertatzen den: denek zuri egiten dizute tiro”, azpimarratu digu Pako Aristik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi