« Larrepetit | Gazteen harremanak »
Laura kanpoan da / Javier Muguruza / Erein, 2000
Ez da ezer gertatzen Igor Estankona / Deia, 2002-09-03
Badakit aspaldiko kontuekin gatozela, baina liburu honek hitz bat edo beste merezi du. Oraindik hortik zehar bueltaka dabilen liburua da azken finean. Merkatal zentru bateko apalean ikusi nuen orain dela ez asko. Pako Aristiren “Irene, tempo di adagio” eta Ramon Saizarbitoriaren “Egunero hasten delako” zituen alboan, eta baita beste argitaletxe batzutako “klasikoak” ere. Ikasgelan irakurri beharreko liburu horietako bat bihurtu ote den galdetu nion nire buruari momentu labur batez. Supermerkatu handietako liburutegi txarto atonduetan, ordea, ez dago ondorio garbirik ateratzerik. Dena dela, liburuak badauka klasiko kutsua, lehenbizi, azalean. Jabier Muguruzaren unibertsoa anitza da, baina kantari legez, doinuetarako hitzen sortzaile moduan zein eskenatokian estilo jakin bat dauka. Hasieratik zeozerk esaten dizu ez dela ezer berezirik gertatu behar, gauak ez dizula beste munduko ezer opatuko, ezpada Jabier bere kitarrarekin kantak xuxurlatzen. Lasaitasun horrek egiten du berezi.
“Laura kanpoan da” honek ere lasaitasun berbera dauka. Egia esan bi kontakizun biltzen ditu, liburuaren titulua daramana bata, “Mont-de-marsan” bestea. Bigarren honetan Lapurdi, bat-batean, Frantzia da, eta Irun Espainia. Ez dut halakorik ukatuko, baina tira, euskaldungoa elkarrekin nahastuago zegoela uste nuen. Kontakizunean, hizkuntzan, erritmoan dago liburuaren gakoa. Gertaera edo keinu batzuk aukeratu eta beste batzuk baztertzean definitzen bada ondoen idazlea, Jabier Muguruzaren kasuan are nabarmenagoa da. Tipo lasai batek hain lasai ez dagoen jendeari buruz idazten du. Badirudi pertsonaiek ere men egiten diotela halako erritmo artifizialki geldo bati. Narra-tzailearen pentzutan daude, lainoak haizearekin bezalatsu, eta ez da ia ezer gertatzen. Horregatik harritu nau.
Darabilen hizkuntza praktikotasun gabea iruditu zait behin baino gehiagotan, nahiz eta hain justu hori den, antza, bilatzen dena. Baina froga moduan gomendagarria da irakurle ororentzat, orraztu gabeko liburu bat delako, lar ondo kalkulatu bako liburu bat, bihozkadei jarraituz idatzia. Ez egin kasurik kontra-azalari: “Bigarren narrazioan iparraldeko bar batera lan bila doan pianojolearen peripeziak kontatzen zaizkigu”. Esaldi borobila. Iruzkin hauekin zaila da irakurleari aurkituko duenaren berri ematea.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi