kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Hurrengo itsasgoraren zain / Josu Penades / Ibaizabal, 2002

Gazteen harremanak Javier Rojo / El Correo, 2002-09-04

Neurri handi batean gazte literaturaren alorrean koka daiteke Josu Penadesek idatzitako “Hurrengo itsasgoren zain” nobela hau. Institutuan ikasten duten pertsonaiak dira protagonistak, eta haien arteko harremanak, nobelan zehar garatzen diren gaiak. Pertsonaia nagusiek triangelu bat osatzen dute. Honen erpinak Manu, narratzaile-protagonistaren papera jokatzen duena, eta bi neska, Izaro eta Graxi. Bi neska hauen konfidentea da Manu, haien arteko adiskidantza eta haserraldietan. Neska bakoitzak, ordea, ez jakin besteak ere Manu aukeratu duela konfidentetzat. Irakurle gazteei istorioa gusta dakieke, azken finean hauek beren burua nolabait islatuta ikus baitezakete zeharo normalak diren nerabe hauen gorabeheretan. Irakurle helduagoek, ordea, besterik bilatu behar. Hauek narratzaile-protagonistaren paperari errepara diezaiokete. Honen hitzetan, kontzientziaren jario batean ia, bat egiten dute berari gertatzen zaizkionek eta bere sentipenek. Honekin batera, protagonistaren oroitzapenek, eta neskek beren konfidentziak kontatzeko erabiltzen dituzten hitzek ere elkarrizketa moduko bat sortzen dute testuan, gertaera beraren aurrean perspektiba desberdinak eskainiz. Izan ere, kontatzeko erak ere interesgarri bihur dezake nobela bat.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak