kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Lasai, ez da ezer gertatzen / Ana Malagon / Elkar, 2014

Desilusioa Javier Rojo / El Correo, 2014-03-15

Ana Malagonek euskal literaturan liburu formatuan egin duen aurkezpena interesgarria da oso. Liburuak “Lasai, ez da ezer gertatzen” du izenburua eta, nonbait sailkatzekotan, mikroipuinen alorraren esparrukoa dela esan genezake. Hainbat atal laburrez osaturik dago liburua eta atal horietako askok ipuinen ezaugarriak gordetzen dituzte, labur bada ere, istorio bat kontatzen baitute funtsean. Beste batzuek, ordea, mikroipuinak narratibari lotzen dizkion ezaugarri hori (istorio bat kontatzea alegia) oso lausotuta dute, eta egoera baten aurkezpena edo fikziozko subjekturen baten hausnarketa azaltzen zaizkigu bertan. Ipuinak izan edo ez (kontu nominalistak absurdo xamarrak dira), liburu honetan irakur ditzakegun atal gehienak paradoxa baten aurkezpenean oinarritzen dira, eta bizitzan ilusioek nola egiten duten huts erakusten digute.

Gizakiak, desilusiora daraman ibilbidean berehala sartzen direnez gero, Ana Malagonen liburuan askotan agertzen zaigu haurtzaroko mundua. Eskola kontuek, pertsonaiak haurrak zireneko familia gorabehera txikiek leku handia hartzen dute liburuan, lehenengo urte horietan eskolak eta familiak aurreneko desilusioen ingurua eskaintzen baitute. Azken finean, eskola desilusioaren eskola ere bada, eta bertan ikasten dugu desioak ez daudela betetzeko. Egoera honetan, pertsonaien eta inguruaren artean nolabaiteko lubakia irekitzen da. Pertsonaiak isolatuta daude, eta besteekin dituzten harremanak ezinezkoak edo mingarriak suertatzen zaizkie. Halako osagaiekin osatutako liburua ezkorra da, eta batzuetan umorerako joeraren bat aurkezten badu ere, umore nahiko mingotsa agertzen da, etsipenez beteta dagoen aldetik. Izan ere, gizakiak berehala ikasten du desiratzen duenak ez daukala gero errealitatean aurkituko duenarekiko antz handirik.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak