kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Atzerri / Mikel Antza / Susa, 2012

Atzerri Irati Marañon / aiaraldea.eus, 2013-11-06

Demagun 1985eko uztailaren 6a dela, eta orduko idazle promesadun bat bere koadrilarekin dagoela, parrandan. Azkena da, ordea, biharamunean aurrera eramango duen ekintzak lagunengandik, familiarengandik, herritik… aldenduko du-eta. Maite dituenengandik ez eze, literaturatik ere aldenduko da atzerrian, idaztea eta borroka bateraezinak direlakoan, sasian biziraun behar duenak bolaluma hartzeko betarik ez duela sinetsita, eta euskarak idazle bat galduko du, Mikel Antzaren ahotsa isildu egingo da.

Egun batean, baina, ziegara iristen zaion Berria egunkariaren ale batean zera irakurtzen du: Zenbateraino izango litzateke ezberdina gaur egungo euskal letren mundua Joseba Sarrionandiak Martutenetik ihes egin izan ez balu eta Mikel Antzak klandestinitatera pasatzeko beharrik izan ez balu? Neurri batean, galdera horrek bultzatuta-edo, idazten hasiko da.

Denboran atzera egin, eta erbestera eramango duen ekintzaren bezpera kontatuko digu. Gero, Sarri eta Pikabea kartzelatik atera eta Iparraldera egingo du ihes. Pariseko urteak datoz ondoren, errefuxiatu politiko gisa: ikasle bizitza, maitasuna…. Eta erakunde armatuko kide izateko hautua gero.

—[…] Hik Erakundean sartu nahi al duk?

[…] Festarako bidean gogoeta egin du, besarkadaren kontaktu fisiko hori, berotasun hori, kidetasunaren gabezia hori ere zenbateraino izan duen ments.

[…] Jabetzen da bere bizitza, berriro ere, errotik aldatuko duen erabaki bat hartu berri duela, eta oraingoan bai, aurrez daki ez dela portuan murgil egin eta turista sinesberak txunditzeko ahoan txanpona duela ateratzea bezalakoa izango. Susmoa du hasieran, baleak bezala aldian behin gainazalera ateratzen ibiliko bada ere, luzera ur azpian arnasten ikasi beharko duela, zakatzak beharko dituela itoko ez bada, ezkatak larruazalaren gainean biziraungo badu.

Mikel Antzak berak bere bizitza fikzionatzen du, beraz. Baina morbo-gosea duenak ez du aseko. Izan ere, Sarriren eta Pikabearen ihesaldiaz ez du ezer kontatzen, eta nobela osoan zehar ere ugariak dira elipsiak. Hain zuzen, gauza batzuk kontatu ezin direla iruditzen zaiolako egileari. Halaxe esan zuen duela hilabete batzuk Argian egin zioten elkarrizketan.

Barrura begirako nobela da Atzerri, akzioa baino, militantearen barne-mundua, kezkak eta gogoetak plazaratu nahi dituen lana. Kartzelan idatzia, behinola idazle izandako Mikel Antzak berriz ere idazle izateko bidean jarritako mugarria. Idazteko gai izango ote zen galdetzen ei zion bere buruari. Gai da, zalantzarik ez.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak