« Atzerri | Apustu orokor bat »
Gorren dantzalekua / Aritz Mutiozabal / Maiatz, 2013
Mundu arrotza Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-11-08
Aritz Mutiozabal ez da oso idazle ezaguna. Bere izena noizean behin agertzen zaigu, baina oker ez banago orain arte ez du libururik argitaratu. Gorren dantzalekua izenburuko idazlana, beraz, euskal literaturan egiten duen sarreratzat har daiteke. Poema liburu bat da, eta poesiaren historian (gurean eta edonongoan) hainbatetan ikusi dugun bezala, poesian aritzeko bulkada poetaren eta munduaren artean zabaltzen den lubakian aurkitzen dugu. Eta gainera poema liburu honetan lubaki hitza benetan egokia dela esan daiteke. Sentimendu hori nabarmentzen da, poeta ez baita eroso sentitzen bere inguruan agertzen den munduan. Izan ere, mundua irabazleen neurrian eraikitzen den bitartean, irabazleen muitzoan egotea tokatu ez zaienei bizitza oztopo-lehiaketa bat balitz bezala aurkezten zaie.
Galtzaileen ikuspuntua azaltzen duen poesia aurkezten digu Mutiozabalek eta poesian ohikoak diren gaiak nabarmentzen dira. Itxaropen-eza edota bakardadea izango lirateke horietako batzuk, planteamendu orokorrarekin batera liburuari kutsu existentzialista ematen diotenak, ezen poema liburu honetan giza existentziaz hitz egiten baita gehienbat. Bestalde, gai hauetaz hitz egiterakoan idazlanaren joera abstraktua nabaritzen da. Gaiak era orokor batean aipatzen dira, poema liburu honetan batez ere ideiak, pentsamenduak, hausnarketak garatzen baitira. Baina abstrakziorako joera hau objektu zehatzak aipatzen direnean ere ikus dezakegu. Leihoak, espaloiak, itsasoa ager daitezke baina modu generikoan, giza esperientzia baten adierazpideak izango balira bezala.
Eta ezin dugu alde batera utzi poema batzuetan agertzen den ironiarako joera. Halako poemetan egoera bat planteatzen da, baina azken momentuan egoera hori desegiten da ironia mingotsezko aipu baten bidez.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez