kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

60 ordu Zoologikoan / Gorka Etxeberria / egilea editore, 2013

Kalimotxoa nahikoa ez denean Hasier Rekondo / Berria, 2014-01-19

“Maite zaitut, kalimotxo”. Gorka Etxeberriaren (Pasaia, 1985) lerro horri erreparatuz gero, poesia punkaren eta naifaren arteko liburu txundigarri baten aurrean gaudela irudika liteke. Aurrerago, berriro aipatuko du kalimotxoa, askaturiko aingura existentzial gisara aipatu ere: “…kalimotxotik haratago luzatu dugu begirada”. Tamalez, asmo onez zizelkatutako hibrido hutsal baten aurrean gaudela esan genezake. Izan ere, heterodoxia sustraietan tatuatuta duen 60 ordu Zoologikoan (Auto-edizioa, 2013) honek asteburu zoro baten kronika poetikoa izan nahi badu ere, xede onak ez dira nahikoak izaten literatura ona sortu ahal izateko. Eta liburuak zerbait baldin badu, asmo onen eta lagunen arteko konfiantzan eraikitako sinbiosia da. Hegaldi poetikoa tantaka besterik ez da ageri. Poesia punkaren ardatza ez dela hegaldi poetikoa esango didate akaso, baina hegaldi poetikorik gabe eta prosodia landu gaberik ez dagoela poesiarik erantzungo nik. Egileak ez duela poesia jasoa egin nahi izan gaztigatuko didate beste zenbaitzuek. Euskal Herrian gertatzen den irakurle/idazle batez besteko desorekatua aipa dezaket nik.

Fredi Paia bertsolariak ondu du liburuaren hitzaurrea. Horrela dio: “Arabiarrek esaten duten legetxe, edertasuna soilik baitago hura ikusi dezaketen begietan”. Zin dagit, saiatu naizen arren, ez dudala edertasunik aurkitu liburu labur honetan, baina nire begien kontua ere izan daiteke, berriki, distantzia laburrerako betaurrekoak jarri behar izan baititut letren atzetik bizi izan garenon dekadentziaren seinale. Hala ere, Joseph Brodskyk esaten zuen gisara, edertasunak tinko dirau gu aldatzen garen bitartean.

Liburuak asteburu zoro baten berri ematen du. Egile-protagonistak lehen pertsonan ibilitako egunerokoaren berri eman nahi digu, modu oso pertsonalean eman ere, ostiral arrunt bateko iluntzeko 19:00etan abiatuta. Euskal Herriko edozein gaztek bizi ditzakeen esperientziak era zatikatuan, epatatzeko xede trinkoarekin, ematen zaizkigu. Eta hori du ahulezia nagusia liburuak: ez duela txunditzen, txunditzeko ahalegin apurtzaileak etengabeak diren arren. Asteburu horretan zehar, alkohola, sexua (ordaindutakoa eta bestelakoa), presoen egoera, ametsak, futbola, sukaldaritza, lana, kartzela existentziala… jorratuko ditu egileak. Hain erabiliak izanagatik ez lirateke oztopo izan beharko tentuzko zerbait idazteko. Baina ez da horrelakorik gertatzen.

“Alde onak eta txarrak ditu / oraingo momentuak, / ez dakit nire buruak / asteburua bukatzea nahi duen./ Ez dakit”. Izanak sortzen dituen zalantzak lar xaloki adierazten direla esango nuke. Aurreko iruzkin batean aitatzen nuen irudi trinkoz eraikitzen den emozioa dela poesia, pentsamenduaren eta irudiaren artean eraikitako erresuma zakarra, talenturik ezean. Apika, gizakiok egunero bizi dugun zoologikoaren eta kaiolaren arteko metafora izan daiteke, bere gardentasunean, liburuak duen gauzarik landuena, errealitatearen eta erresistentziaren arteko dikotomia hori.

Hibridotasun horren baitan, aste buru zoro horren epilogo gisara, zenbait lagunen lankidetza izan zuen egileak, asteburua luzatu ezinik edo. Horrela bada, gaien arteko anabasa alaian Eñaut Gantxegi, Mikel Astarloza txirrindularia, Ion Olano Carlos eta Ibon Apezetxea Goñiren idatziekin amaitzen da liburua. Asteburua, desfasea, laguntasuna eta futbola dituzte hizpide. Originaltasunak ez du leku askorik hartzen izkribuotan, halere, liburu guztian gertatu gisara, asmo onez beterik daude. Baina, esan bezala, literatura ona egiteko kalimotxoz blaitutako asmo onak ez dira nahiko.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak