kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Emakumeak idazle / Itxaro Borda / Txertoa, 1984

Oharrak gehiago Aritz Galarraga / Argia, 2013-01-19

Euskal literaturari kritika arkeologikoa egiterako orduan, zailtasun nagusietako bat da oreka mantentzea. Oreka kronologikoa, oreka industriala, oreka generikoa, aukeratzen diren liburuetan. Eta generikoa hainbat zentzutan: literatura generoei dagokionean, baina baita giza espeziearen generoei ere. Hala, denboran atzera egin ahala, gero eta zailagoa zait euskal emakume idazleak aurkitzea. Hona ekarri izan ditugu batzuk, Lourdes Oñederra, Pilar Iparragirre, Amaia Lasa, Laura Mintegi, Arantxa Iturbe, Mayi Pelot. Baina, konfiantza egidazue, ez da kausa beti erraza.

Hartara, poza merezi dute Itxaro Bordaren saiakera bezalakoek: Emakumeak idazle. Antologia eta ohar zenbait. Hasteko, pausatzen du oso galdera pertinentea: “Zergatik berezi behar dira, euskal literatura aztertzerakoan, gizonak eta emazteak?”. Erantzunak ez dit iluna argitu, ordea: “euskal literatura estudiatzean gizonen zerrenda mamitsuetan emazteen izenen agertzeko lekurik ez litzateke”. Zergatik, emazteen izenik izan ez delako, agian? Isilaraziak izan direlako izenok? Jarraian ematen den emazteen euskal literaturaren historia llaburrak bigarrena iradoki lezake. Jarraiaren jarraian ematen den testu antologiak zalantza gehiago sartzen du.

Liburuaren hitzaurrea da desmitifikatzaile —euskal gizartea matriarkalarekin, adibidez: “XIX. mendean moldatu mitologia hori, askatasuna nahi duten herri zapalduetan aski komuna da”—; da probokatzaile —garaiko euskaldun abertzale gazteen garbizaletasunaz ari dela, “Apez batek diona da hori”—; da salatzaile —“emazteak nahi baldin badu gizonen mundu hertsian mantendu, behar du gizona balitz bezala idatzi”—. Nahiz gero idazleen aurkezpenean tarteka irrist egiten den —Amaia Lasa, “Mikel Lasaren arreba” dela nabarmenduz, edota Mari Treku “Mattin bertsolariaren esposa”—. Nahiz gero antologia geratzen den ia name-dropping hutsean: goian aipatutako Lasa, Mintegi, Pelot, Trekuz gain, Henriette Aire, Mari Ameztoy, Itziar Alkorta, Nerea Azurmendi, Teresita (sic) Irastortza, Mariasun Landa, Maite Lazkano, Marixan Minaberri, Arantxa Urretabizkaia, Laura Uruburu eta Itxaro Borda bera —eta balirudike garai hartan autopunpa ez zegoela hain penalizatuta; baina, bestalde, egin al daiteke euskal emakume idazleen antologia bat Itxaro Borda ezinbestekoa gabe?—. Batzuk idazle gisa ibilbide oparoa egin dutenak. Beste batzuk antologiaz haraindiko ibilbiderik apenas egin dutenak. Eta hona ekartzeko idazle berririk aurkitu ez badut ere —antologiako izen zerrendari gehixeago tira behar, akaso—, liburua ezagutu izana dut kontsolagarri, eta ohar zenbait aski interesgarri.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak