kritiken hemeroteka

8.758 kritika

« | »

Genero-ariketak / askoren artean / Edo!, 2012

Orroak oihartzuna izan dezan Alex Gurrutxaga / Berria, 2013-11-03

Proposamen berritzailea aurkeztu du Edo! argitaletxeak: Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Idazle askoren testuak biltzen ditu, jatorrizkoak zein itzuliak, eta azken hauek ere hainbat itzultzaileren artean ekarri dituzte euskarara. Prisma zabala osatzen dute guztien artean eta, nik dakidala, hau da orain arte transfeminismotik gaiaren inguruan argitaratu den anbizio handieneko lana.

Liburua ez da zehazki saiakera bat, genero askotako testuak biltzen baititu: lekukotasuna, libeloa, iritzi artikulua, saiakera, bertsoa, glosa, e.a. Hiru ataletan dago antolatua, hiru hitz gakoren arabera. Lehenbiziko atalak gorputza du epizentro eta lekukotasunak biltzen ditu. Bigarrenean ispilua da klabea: ispilua nortasuna eraikitzeko erreminta gisa agertzen da feminismoaren historian eta, kasu honetan, gorputza irudikatzeko modu berriak planteatzen zaizkigu. Azkenik, hirugarren atalean pentsamendua dago oinarrian, transfeminismoaren inguruko teorizazioak baitaude bertan.

Gaiak ere anitzak dira. Egile guztiak abiatzen dira pentsamendu transfeministatik, baina gai desberdinak lantzen dituzte. Esate baterako, Amaia-Aimar Elosegiren amaren testua lekukotasun pertsonala da, ezin hunkigarriagoa. Beatriz Preciadoren Generoa eta zaborra lanak komun publikoak generoaren eraikuntzan duen eragina aztertzen du: saiakera interesgarri eta zorrotza da. Amaia Alvarez Uriak sendotasun zientifikoz ikertzen du gure literaturan nola agertu diren transak; horretarako Toribio Altzagaren, Katalina Eleizegiren, Karlos Gorrindoren eta Isidro Rekarteren lanetara hurbiltzen da. Merezi du aipatzea liburuaren amaieran erantsi duten Glosategia ere. Transfeminismoaren inguruko oinarrizko kontzeptuak definitzeaz gain, termino bakoitzaren erabilerak, konnotazioak eta abar argitzen ditu atal honek.

Horrela bada, tonu aniztasuna da liburuaren ezaugarri nagusia eta horretan dago liburuaren aberastasuna. Talaia askotatik begiratzen duten egileak daude, bakoitza bere gaiekin, bere tonuarekin, bere kontzepzioarekin (normala den bezala, desadostasunak ere antzematen dira) eta osatzen den erretratua panoramikoa da. Halere, baliteke aniztasun horretan egotea liburuaren ahuldadea bera ere: esango nuke liburu izaerari bilduma izaerak gain hartzen diola. Zalantzak ditut irakurleak nola egin ditzakeen bere hain desberdinak diren Elosegiren amaren gutuna, Medeak-en libeloa, Preciadoren Don’t you stop saiakera zaila, Alvarez Uriaren literaturari buruzko azterketa sakona edo Butler-en abstrakzio maila altuko Gender trouble-en hitzaurrea. Testu guztiak dira interesgarriak, kasik salbuespenik gabe, baina horrek ez du esan nahi irakurleari ongi iritsiko zaizkionik guztiak (batera), oso desberdinak baitira. Horrez gain, badago beste matiz bat oinarrizko unitate hori kolokan jartzen duena: itzulitako testuek ez dute tatxarik baina jatorrizko testuetan irakurketa zailtzen duten akats gehiegi daude eta orrazketa lana falta da. Hor dagoen aldea agerikoa da irakurlearentzat.

Edonola ere, eta barkatuko didazue iritzia horrela ematea, uste dut literaturak, arteak eta produkzio kulturalak oro har, badutela jendearen pentsamenduan eragiteko ahala, badutela, neurri homeopatikoan bada ere (Iban Zalduaren hitzekin esateko), mundua aldatzeko indarra. Liburu hau ildo horretan kokatzen da nahita. Testu hauek erakusten digute espazio publikoak, jendarteak eta tradizio kulturalak errotik eragiten diotela gure generoaren eraikuntzari eta hori aldatzea gure esku dagoela. Horretaz gogoeta egiteko parada duzu liburu hau eta, Hitzaurrean dioten bezala, “irakurle, ea zuri ere orro honek astindua eragiten dizun gorputzean”.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak