« Ahuldadearen indarra | Garaiari zegozkion bidezidorretan »
Adiskide bat nuen / Joxean Agirre / Elkar, 2013
Bizitza faltsutuak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-11-01
Joxean Agirreri bere lana beste idazle batzuen itzalpean garatzea tokatu zaio. Idazle interesgarria da, baina normalean bazter xamar agertzen zaigu nerabetasunaren gaitzak jota dagoela dirudien gure literatur mundu honetan, historia bat atzean duen belaunaldi bateko ordezkaria da-eta.
Oraingo honetan Adiskide bat nuen izenburuko nobela bat aurkezten digu. Nobela ez da oso luzea, baina egia esan argumentuak hari bati jarraitu beharrean, norabide anitzetan zabaltzen da hainbat gai eta gertakari aurkeztuz. Alde batetik narratzailearen papera betetzen duen pertsonaiaren istorioa dugu. Unibertsitatean literatura irakasten du, eta berak plazaratzen duen testuan Garibaldi izengoitia zuen militantea aurkezten digu. Garibaldi hil berria delarik, hari buruzko misterio bat geratzen da agerian, zeren denek Garibaldi izengoitiko militantea zela pentsatzen zuten pertsona hori ez baita benetako militantea. Gauzak honela, nobela maskaren dantza batean bezala irekitzen da benetako Garibaldi horren atzetik abiatuta.
Hasteko, irakurleari ohartarazi behar zaio, argumentua ohiko parametro errealisten barruan ulertu nahi badu, bertan kontatzen direnek ez diruditela oso sinesgarriak, ia endredoko komedia batean bezala garatzen baita istorioa. Baina sinesgarritasunari zor zaion begirunea pixka bat alde batera uzten badu, liburu dibertigarri baten aurrean dagoela konturatuko da, ia txantxa bat izango balitz bezala gai asko eta gai interesgarriak erabiltzen dituena.
Bestalde, narratzailearen buru barruan kokatzen diren fantasia asko sexualak ditugu, non agerian uzten zaigun literatura dela ametsik ezinezkoenak errealitate bihurtzen diren esparrua. Eta margoak ez ezik bizitzak ere faltsutu daitezkeelarik, ezinezko gertatu zait Orson Welles-en jeinutasunaren ondorioa den F for Fake filma ez gogoratzea.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi