« Matrioxka asaldagarriak | Bizitza faltsutuak »
Amaren heriotzak libreago egin ninduen / Mari Luz Esteban / Pamiela, 2013
Ahuldadearen indarra Jose Luis Padron / Bilbao, 2013-11
Mari Luz Estebanek Amaren heriotzak libreago egin ninduen izeneko poesia liburua kaleratu zuen joan den ekainean. Pamiela argitaletxeak kaleratu du Mari Luz Esteban antropologoaren lehen poema liburua.
Mari Luz Esteban auto-narrazioaren bidetik mintzo da, bizitza baten zati intimoak poesiaren bidez azaleratuz. Ideia nagusienetako bat liburuan, titulua irakurrita ezin zuen bestela izan, amaren heriotza da, eta sentimendu horrek pizten duen mugarri gordina: poza batetik, gure bidea egiteko nolabaiteko baimena hartzen dugulako, eta mina bestetik, oso inportantea den pertsona hori desagertzen delako. Baina denbora edota ‘emakume izatea’ bezalako gaiak ere landu ditu norberari buruz hitz egiteko, eta orokorrean, bizitzaz gogoeta egiteko.
“Norbera aurkezten denean gizartearen aurrean zaurgarri, horretaz hitz egiten, horretaz gogoeta egiten, indar bat dago horren baitan” adierazi du Mari Luz Estebanek. Efektu hori interesatzen zaio Mari Luz Estebani: jendearen bizitzaz hitz egiteko orduan jendearen ahuldadea izan daitekeela bere indarraren hazia edo motorra. Eta poesiak horretarako aukera ematen du.
Poesia idatziz, gure izatearen sakonean dagoen hauskortasuna ardaztu du Mari Luz Estebanek, eta hor sakondu. Gure malkoen eta irrien arteko talka apaindurarik gabeko estilo biluzian interpretatzen du. Poesia prosarekin berridatziz, eta alderantziz. Gizaki ororen baitan dagoen maitasunaren eta askatasunaren egarri sakonera eramaten gaitu nostalgia eta melankoliari harrera egiteko, epaitu gabe besarkatzeko, gure mugak, gure mundua, gure hauskortasuna ulertzeko eta gure sendotasuna sumatzeko, benetan bizitzeko. Hori guztia poesiara eramateko orduan, zabaldutako tabuen tentsio handiz eta intimotasunaren antropologiaren begietatik egin du Mari Luz Estebanek.
Burgoseko herri txiki batean jaio zen Mari Luz Esteban, baina Basaurikoa da. Gaur egun gizarte antropologia eskolak ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikertzailea ere bada, genero, osasuna, gorputza eta emozioen arloan. Bere argitalpenen artean bi liburu nabarmendu daitezke: Antropologia del cuerpo. Genero, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004) eta Critica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011)
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi