kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Gudari zaharraren gerra galdua / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2000

Gudari zaharraren gerra galdua Irati Marañon / aiaraldea.eus, 2013-06-05

Sobera ezaguna da Ramon Saizarbitoria euskal literaturaren plazan, autore mitiko horietako bat. Gainera, denbora luzez idatzi gabe egon ondoren, Martutene liburukotea argitaratu zuen iaz, eta hainbat sari garrantzitsu lortu ditu.

Giza harremanen idazlea da Saizarbitoria, nabari da, bai, soziologoa dela. Oraingoan gudari izandako gizon baten istorioa kontatzen digu.

Trantsizio garaian gaude, Donostian, eta gudari ohiak notarioarengana joan behar du, gudan galdu zuen hankagatik kalte-ordaina onar diezaioten. Harekin Intxortako frontean ibilitakoak ere ezagutuko ditugu, eta oroitzapenak harilkatuz Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugara bidaiatuko dugu, 36ko Gerrako pasarte ilunenetara. Horrela, bada, hanka nola galdu zuen kontatuko digu Saizarbitoriak, kontakizun ezin tristeago batean. Hegazkin alemanak Intxorta aldea bonbardatzen ari zirela, protagonista trintxeraren goialdetik zergatik ez zen jaitsi jakingo dugu, hortxe dago-eta nobela labur honen gakoa.

“Ez zekien besterik zer erantsi esandakoari, neurri batean edo bestean alferrikakotzat edo ez funtsezkotzat hartua ezin izan zitekeenik. Gogoan zuen oraindik trintxera gainean, tiroa jaso baino bi minutu lehenago, inongo arretarik gabe Loxetara so zegoela, tenienteak egin zion oihua: “Jaits hadi, babo hori!”. Baina, noski, hori aipatzea ez zitzaion komeni, eta isilean gorde zuen, hain modu aldrebesean zegoela aitortzea gertatuaren errua bere gain hartzea zatekeen heinean, pentsioa ukatzeko erabil zezaketelako. Baina hori zen egia, eta ongi asko zeukan gogoan”.

Burkide batek esanda daki gure gudariak gerran galdutako hanka lurperatu egin zutela, Kanpazarretik gertu, han nonbait, eta jakin-minak bultzatuta, tragediaren parajeetara itzuliko da, hankaren arrastoak aurkitzeko asmoz. Bilaketa horretan lagun egingo dio irakurleak, eta orduantxe biziko ditu kontakizunaren unerik hunkigarri eta gogorrenak.

“Amianok esaten zuen, ermitan ezinean, leku egokia iruditu zitzaiola hura: urmael baten ertzean, Intxorta aldera, mugarri baten ondoan justu, bi arratara. Gurutze bat jarri omen zuen. Lehendabizi bi eskuez zulatu zuen hura, hatzak odoldurik jada, gerrian zeraman baionetaz oroitu zen arte; eta harekin jarraitu zuen zuloa handitzen, harria aurkitzeraino. Ondoren bota beltza kendu zion lohadarrari, eta galtzerdi odoldua, ordurako erabat odoldurik zegoen alkandoran bildurik, ehortzi egin zuen. Eta abarrez eginiko gurutze bat jarri zion gero”.

Zinez gordina da eleberri hau, baina ederra, eta Saizarbitoriaren nobelagintzan murgiltzen hasteko oso aproposa. Belaunaldi oso baten nahigabea, gerra galdu zuen herri baten oihua gorpuzten ditu protagonistak.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak