kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Bizkartzainaren lehentasunak / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2013

Bizkartzainaren lehentasunak I.E. / Aizu!, 2013-07

Iñaki Irasizabalek aurreko liburuetan ere landu izan duen nobela beltzaren generoari heldu dio bere azken eleberrian. Haatik, aurrekoetan ez bezala, euskal politikan “sartu” eta oso testuinguru zehatzean kokatu du istorioa: 2011ko uda Bilbon, ETAk armak behin betiko utziko dituela iragarri baino hilabete batzuk lehenago. Martin Goena da protagonista nagusia, garai batean erakundeko militante armatua izana. Kartzelan egon ostean, zinpeko guarda dabil orain, diruz betetako furgonetak zaintzen. Halako batean, ETAren zuzendaritzan poliziak infiltratuta eduki duen satorra zaintzeko eskaria jasoko du Barne Sailetik.

Fikzio hutsa. Fikziotzat hartu behar da kontakizun hau, eta, hala hartuz gero, beste helbururik gabe, irakurketa arina eta entretenigarria eskaintzen digu Irasizabalek. Izan ere, testuingurua hain zehatza denez eta euskal irakurlearentzat hain ezaguna, oso sinesgaitzak, sinestezinak, suertatzen dira liburuko pasarte asko. Halere, egileak berak aitortu du testuan agertzen diren ekintza zein egoera guztiak asmatuak direla: “Pertsonaiak ere ez dira ezeren ordezkari edo isla”. Ondorioz, udako arratsalde entretenitu bat igarotzeko asmoz irakurtzen bada nobela, egokia da Irasizabalen proposamen berria: laburra, elkarrizketa ugari, idazkera arin eta erraza…

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak