kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Hodeien adorea / Yoseba Peña / Susa, 2012

Hodeien adorea Adriano de Mata / hirinet.net, 2013-07-18

Eleberri berezia dugu Hodeien adorea, ezberdina, interesgarria. Hasteko, amaierara arte jarraituko digun arazoa agertzen digu idazleak: goizaldean, parrandatik etxera bidean, Jon Preciadok mutil-talde bat ikusi du, zertan eta droga-saltzaile bat akabatu arte jipoitzen.

Bera izan da lekuko bakarra. Donostian gertatu da, baina ez postaleko glamourra duen Donostian, baizik eta benetako Donostian, maskorrak ezkutatzen duen horretan. Izan ere, Asturiastik etorritako familia da Preciadotarrena, periferian bizi diren langileak. Arazoa, ordea, ez da izan hilketa ikustea, ezta lekuko bakarra izatea ere. Arazoa da hasiera-hasieratik hartu diola Jonek anaia Txeferen traza hiltzaileetako bati. Hori dela-eta, salatu, ez salatu ibiliko da.

Eleberria Jonen eta hildakoaren arteko elkarrizketa da. Horiek dira, hain zuzen ere, bi protagonista-narratzaile nagusiak, eta idazkeran ere antzematen da aldea: bata letra arruntez agertzen da; bestea, letra etzanez. Bestalde, gertakizunak ez zaizkigu modu kronologikoan ageri, atzera-aurreraka baizik. Iragana, oraina eta etorkizuna tartekatzen dituzte, bai eta Donostia zein El Pueblo ere, alkohola eta beste droga gogorrago batzuk, Maddi —Jonen neskalaguna, familia onekoa—, Jon eta Txeferen anaia autista, gurasoak… Hasierako hilketaren ondoren jazo litezkeen hainbat aukeraren proposamena ere bada eleberria. Edo, bestela esanda, pertsona adina egia eta gezurra daudela baieztatzen duen tesia, pertsona orok bertsio bana dugula dioen tesia, alegia; fikzioaren eta errealitatearen arteko uztarketa.

Nabarmentzekoa da, gainera, gogokoen dituen idazle zein abeslariak omendu nahi izan dituela Peñak —esaterako, haien abesti-zatiak tartekatuz—, bai eta Trainspotting filma ere.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak