kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002

Paperezko hegazkinak Jon Kortazar / El País, 2002-07-29

Londres eta Euskal Herria biltzen dira gerra aurreko kazetari baten bila ari den Galder protagonistaren munduan, Susak argitaratutako Paperezko hegazkinak eleberrian. Mundu bi aurrez aurre, kazetaritza egiteko molde bi aurrez aurre. Eta atzean traidorearen itxura, aitorpena egiten, azken sinadura barrokoak —eta sinesgarritasuna hausten duena— aitortzen duenez.

Moldaketa lan oso interesgarria egin du Egiak, agian kontrajarpenak agintzen duena. Batean eta bestean mundu bi, eta Londreseko gaurko ingurunean oroimenak sortzen du, etengabe, Gernikako bonbaketaren itxura. Oroimena plater hautsia dela esan zuen Saizarbitoriak. Nobela hau hausturen moldapena eskaintzeko sortua da.

Narratibak, eta bereziki nobelak, indar handia du inguruan gertatzen dena fikziora igarotzeko. Lutxo Egiak traizioa (agian hitz potoloegia) dela bere nobelaren azpian adierazten du. Xabier Mendigurenen Errautsen distira ipuinetan ere traizioa hor nonbait dabil, han-hemenka, batzuetan garbiago, besteetan ezkutuago. Traizioa eta bestearen onarpenaren arazoa txanpon bateko alderdi biak dira. Eta hor agertzen da Pablo Sastreren Leuropa nobela: izaerari traizioa egin edo identitatea mantendu dabilen pertsonaiak osatzen duen bidean.

Traidore batena omen da Lutxo Egiaren nobelan agertzen den ahotsa. Javi Cillerok argitasun handiz esango lukeen moduan, kontatu beharrak galtzen gaitu, eta ez dakit Lutxo Egiaren pertsonaiak isildu beharra kontatuz ez ote duen bere burua urkatzen.

Subjektuaren desagerpenaren aurrean nor garen adieraztera datoz Mendigurenen, Sastreren eta Egiaren hiru narrazioak. Traizioa eta identitate nazionala: hona hemen hiru nobelak lotzen dituen hari hauskorra.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak