kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Sinplistak / Hedoi Etxarte / Susa, 2012

Zure erreakzionarioaren bila dabilen poesia Luistxo Fernandez / Ingelesen hilerria, 2013-05-08

Hedoi Etxarteren poesia politikoa (Sinplistak, Susa) zorrotza eta zehatza da gaur egungo gizartearen aje eta injustiziak detektatzen eta salatzen. Injustiziarekin bezain zehatz ote dabilen justiziarekin, horra zalantza. Okerraren salaketa bai, baina proposatzen diren erruduntza akusazioak zabalegiak ez ote diren… Ez bakarrik perpetratzaileak eta kolaboratzaileak, esango nuke aldamenetik paseatzen dutenak edo teleikusleak ere erruduntzat jotzen direla. Eta epaiak eta zigorrak ere inplakableak dira.

Adibidez, “Hemen hobeto gaude” diotenen kontra” poeman, injustizien zerrenda ukatzen zaila da. Baina zigorra, ño, eztarriak aiztoarekin ebakitzen dituen emakumezkoaren mendekua…

Yuyu apur bat ematen dit niri abangoardia heroiko gupidagabe horren idealizazioak. Ez ditut gogoko ez abangoardia gidariak ez heroismoak. Marxismo-leninismoa disparate bat iruditzen zait, gainera (uste dut Etxarte marxista-leninista dela, edo horrelako zeozer).

Salbuespen bat aurkitu dut, dena den, militantearen koherentzian. “Okindegitik irten ondoren”, putzuak ez zapaldu eta zipriztinik ez botatzea aukeratu du hor autoreak… Ez ote konformismoa hori? Ni Etxarte horrengandik (bera baldin bada, iruditu zait baietz, lehen pertsona erreala dela hor protagonista) hurbilago nengoke, beste poema batzuetako herriko heroi superkontzientziatu eta bortitzengandik baino.

Enfin, idazkera prezisoa eta landua duen idazle bat. Poema guztiak ez ditut ulertu, eta ulertutakoetan, denak gustatu ere ez, baina badaude ale batzuk aipagarriak oso, goian estekatu ditudan horiek adibidez, edo “Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza” eta “Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean”. Agian, umoreari tremendismoari baino pisu gehiago ematen zaie bi hauetan.

“Zure erreakzioaren bila dabilen poesia da” idatzi zuen Igor Estankonak laudoriozko kritikan Argian. Nik igual esango nuke: Zure erreakzionarioaren bila dabilen poesia da, eta kontuz, akaso aurkitu egingo du eta.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak