kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Urperatze handia / Karlos Linazasoro / Elkar, 2009

Urperatze handia Ione Gorostarzu / Galtzaundi, 2012-12-30

Nolabait lortu dute bizirik ateratzea, behintzat, eta jenderik gabeko irla batera iritsi dira. Ia denak osorik, bat hanka baten faltan. “-Baina, Jainkoaren izenean, Hamaika! Zer gertatu zaizu? – Marrazo batek… -Zuria edo urdina? – Ez nekike esaten. Hain azkar gertatu zen dena…”. Hamaikak ez du Hamaika izena, baina hala izango da aurrerantzean. Izan ere, irlan bizimodua aurrera atera nahi badute antolatu egin behar, eta antolaketa militarra proposatzen du kapitainak. Utikan izenak, hemendik aurrera bakoitza zenbaki bat izango da.

Surrealista da liburuaren abiapuntua bera, eta tonu horretan jarraitzen du garapenak ere. Gertatu, ezer gutxi gertatzen da Karlos Linazasororen eleberri labur honetan. Jubilatu naufragoek irlan igarotako lehen eguna kontatzen du, euren arteko elkarrizketa bidez. Elkarrizketa da, izan ere, kontaketaren muina. Gure hogeita bi aiton-amonak amairik, eta, sarri zentzurik, gabeko elkarrizketatan murgiltzen dira, jo ta ke erretorika eta erretolikan. Irakurleari maiz aterako zaio irribarrea; nik neuk barre algararen bat ere egin dut jubilatuen jarduna dela eta. Errespetu tratu astunez josiko da hauen mintzaira, sarri, apaiz hizketa goratuan, bestetan, eta maiz jarriko dira filosofo sakonen plantan ere. Elkarrizketek absurdu eta zentzugaberako joera dute, baina idazleak maisuki erabiltzen dituen ironia eta umorearen bidez gure gizartearen erretratu bat egiten du.

Hasierako helburua antolatu eta irlatik bizirik ateratzeko plan bat egitea bada ere, esaldi batek beste batera eramango ditu zaharrak, burutazio batek galdera transzendental bati emango dio bide, edo txantxa batek sabotaje susmoa piztuko die. Nahiz eta denak ontzi berean —uharte berean— joan, kosta egingo zaie indarrak bildu eta eraginkortasunez konponbiderik aurkitzea. Uharte bakarti batera eraman beharreko hiru gauzetatik ere, inork ez du eraman, bakar bat!

Karlos Linazasororen prosa zalea denak gustuko istorio bat aurkituko du orri hauetan, bizia, irakurterraza, umoretsua eta ironikoa. Neuk, behintzat, oso ondo pasa dut agure xahar koadrila honekin kontu-kontari.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak